Kutxabankek euskararekiko duen jarrera salatu du EHEk

noticiasbancarias.com

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduaren ustez, Gipuzkoa Donostia Kutxak euskaldunen hizkuntza eskubideen alorrean atzera egin du Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako kutxek bat egin dutenetik. Kutxabankeko langileen eta bezeroen kexak iritsi zaizkio EHEri.
Kexa gehienak Gipuzkoatik jaso dituzte, eta horregatik, maiatzaren 22an, Gipuzkoa Donostia Kutxako hizkuntza kudeatzailearekin bildu ziren. Egoeraren berri eman zioten EHEko hainbat kidek eta hizkuntza kudeatzaileak adierazi zien salaketa Kutxabankek Bilbon duen zuzendaritzara igortzeko konpromisoa hartuko zuela.
EHEk Kutxako ordezkariari emandako eskutitzean ondoko hizkuntza eskubide urraketak agertzen dira:
-Bezeroei arreta eskaintzeko postuetan erdaldun elebakarrak diren langileak ezarri dituzte. Orain arte, postu horietan euskaraz normaltasun osoz aritzeko aukera zegoen.
-Bezeroek euskara hautatua izanagatik, kutxazainetan gaztelania lehenetsi dute orain.
-Kutxak duela urte batzuk barne mailako sistema informatikoa euskaraz ezartzea lortu zuen. Bateratzearen ondoren gaztelania hutsean funtzionatzen duen sistema ipini dute.
-Hainbat bezerok Kutxarekin harremana (gutun eta jakinarazpen bidez) euskaraz zuen. Bada orain, gaztelaniaz jaso dituzte.
EHEren ustez, Gipuzkoa Donostia Kutxak euskaldunekiko harremana euskaraz izateko lorpen esanguratsuak egin ditu urte askoan, baina kutxen bateratzearekin lan guztia bertan behera geratu da.
 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude