Inguruko herriak ebakuatzea gomendatu du geologo batek

  • Antonio Casas geologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslearen hitzetan, Esa urtegiaren presa arriskuan dago, handitze lanen eraginez “igotzen” ari baita.

Dani Blanco

Presaz beherako herritarrak ebakuatzea komeni dela esan du, Antonio Casas geologoak, Aragoiko Gorteetan eginiko agerraldian: “Nire iritziz, egoera ez da arriskutsua, dramatikoa baizik, aurretik ere higadurak sufritu dituzten materialak erabiltzen ari direlako”.
Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, Ebroko Konfederazio Hidrografikoek egindako txostenek ez dute kezkatzeko motiborik ematen: “Casasen sinesgarritasuna auzitan jarri gabe, gogoratu behar dugu tankerako alarma piztu zuela Itoizko presaren balizko higaduren aurrean”, adierazi du.
Irakaslearen hitzetan, ordea, presa “igotzen” ari dela diote aipatu txostenek: “Presa arriskuan dago. Ez diot nik, Konfederazioaren txostenek baizik. Ez dut esaten Zangoza oraintxe ebakuatu behar denik, baina simulakroak egiten hasi beharko lirateke”.
Zentzu horretan, Yesa+No / Lanak Gelditu koordinakundeak eta Angel Navallas Zangozako alkateak egoeraren “larritasunaz” ohartarazi dute. Koordinakundeko kide Iker Aramendiak handitze lanak geratu, uraren maila jaitsi, obren zuzendaritza aldatu eta ikerketa independentea egiteko eskatu du. Bildu, Aralar, I-E eta Geroa Bai alderdiek ere handitze lanek “zalantzak” sortzen dituztela diote. Aitzitik, Nafarroako Gobernuaren hitzak bere eginez, alarmarako motiborik ez dagoela esan du PSNk.
Presaz beherakoek ez ezik, urak hartuko dituen lurretan –Aragoin– bizi direnek ere proiektua kritikatu dute. Obren aurkako erresistentziaren ikur bilakatu den Artiedako alkate Javier Jiménezek hainbat nekazariri urtegiaren alboan zituzten lurrak gogoz kontra kendu dizkietela salatu du.


ASTEKARIA
2013ko ekainaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude