Bai, klase borroka da

Argazki Press / Luis Jauregialtzo

Greba orokorrak une zehatz batean zerbait konpon dezakeen ala ez, hori da sindikatuek deialdia egiten duten bakoitzean zabaltzen den galdera nagusietakoa eta, hainbat arrazoirengatik, erantzunak ere ez dira erabat garbiak. Batetik, greba orokor baten helburua ez da momentuan ezer konpontzea, gizarteko botere harremanetan eragiteko langile klasea eta klase ertainen indar agerpen bat baizik. Bestetik, goi mailako klaseak babesten dituzten botere ekonomiko eta instituzionalak ere, egunerokoan buru belarri ari dira borroka horretan, eta orain arte nagusitasuna erakutsiz gainera.
Bitxia da, greba eskubidea lorpen sozial gisa saldu ohi dute egungo demokrazia liberalek, klase borrokan langileriak lortutako lorpen gisa. Eskolan eta unibertsitateetan ikasitako kontuak dira, baina hori bai, irakaspen horiek iraganeko kontu gisa gura dituzte askok. Berdin gertatzen da hauteskundeekin eta sufragio unibertsalarekin, lorpen sozial eta politikoak dira, baina hauek bai, hauek demokraziaren adierazpen gorena moduan saltzen dira: “demokraziaren festa”.
Greba eskubidea indarrean jartzen denean, ordea, demokraziaren aurkako gisa saltzen da Estatuaren bozgorailuetatik: liskarra da, ez du ezer konponduko, errealitatearen kontrakoa da, instituzioetatik kanpo ez da ezer lortuko… Iraganeko aldaketa politiko eta sozialak azaltzeko balio du klase borrokarenak, baina, antza, egungoa azaltzeko. Edo hori nahiko litzateke bederen

Sobiet Batasunaren blokea hondoratu zenean historia amaitu zela iragarri zuen Francis Fukuyama ideologo neoliberal ospetsuak: ideologia borrokaren amaiera, AEBen eta kapitalismoaren garaipen erabatekoa irudikatu nahi zuen esaldiak, hortik aurrera zoriontasunaren eraikitzea besterik ez balego moduan. Nagusitasun hark, aldiz, egungo krisiaren areagotzea besterik ez zuen ekarri, XX. mendeko Krisi Handiaren ondoren, kapitalismoak izan duen handiena. Eta kontua da, kapitalismoaren indarrak ondo baino hobeto antolatu direla krisi zorrotzenean ere diruaren interesak ondo defenditzeko, eta klase langile eta ertainak ezinean dabiltzala azken bi hamarkadetako erasoaldiaren aurrean.
Ez da diskurtso hutsa, eta Europan inon baino hobeto ikusten da hori. 1945etik 1975era kapitalismoaren urrezko urteak bizi izan ziren Europako mendebaldean: ongizate gizartearen ereduan sakonduz, gizarteko sektore oso zabalek munduan ordura arte lortutako bizimaila handiena erdietsi zuten. Eta berriro akademiara eta eskolara joz, azalpena nahiko kontsentsuzkoa da: garapen teknologikoa giltzarri izan zen ekonomi hazkunderako, eta estatuen barneko langile indarren presioa eta bloke komunistaren presioa giltzarri izan ziren ongizatearen estatuak aberastasuna banatzeko egindako ahaleginean.
Munduaren testuinguruan, hazkunde ekonomiko itzela gertatzen ari da hainbat herrialdetan: Txina, India, Brasil, Errusia, Hegoafrika... eta horren ondorioz, datozen 20 urteetan 3.000 milioi pertsona gehiago iragango da klase ertainen sektore zabal eta malgu horretara. Ez da zalantzarik honek eragin handia izango duela kliman, baliabideen erabileran, energia beharrean... eta baita ere klase borroken indar harremanean. 1990eko hamarkadan, 1500 milioi pertsona gehitu zitzaizkion munduko lan merkatura, batez ere Txina, India eta SESB ohiaren bloketik etorriak. Horrek eragin handia izan zuen mundu mailako lan merkatuan, lan indarraren prezioa jaitsiz eta, batez ere herrialde garatuetako langile klasearen baldintzak okerrera bultzatuz. AEBetako NICen arabera (National Intelligence Council, CIAren azterketa geopolitiko eta ekonomikoak egiten dituen erakundea), Mendebaldeko herrialdeek indar ekonomikoaren erdia galduko ei dute hemendik eta 2030era (%56tik %25era). Batek daki hala izango den zehazki, baina joera hori dela bai. Eta horren aurrean, norbaitek pentsatzen du aberatsenek halako diru galera erraldoia besterik gabe onartu behar dutela? Haiek euren tresnak dituzte eta erabiltzen ari dira.
Langile eta klase ertainen tresna dira greba, mobilizazioa, negoziazio kolektiboa, hauteskundeak, gizarte mugimenduak, ekonomia soziala, estatuen partehartze handia ekonomian, ikerketa eta garapena, zerga presio handiagoa... Esparru horietan guztietan emango da XXI. mende hasieran bizi-bizi den klase borroka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M30 Greba
2020-11-11 | Hala Bedi
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren harira
Lau gazte deklaratzera deitu eta horietako hiru atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Gasteizen

Espainiako Polizia Nazionala lau gazteen etxean agertu zen eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Asteazken goizean hirugarren bat atxilotu dute. 19:30ean manifestazioa egingo dute Gasteizen atxiloketok errefusatzeko.


2020-02-13 | Ahotsa.info
Iruñean 3 lagun atxilotu ditu Poliziak Greba Orokorraren harira

Espainiako Poliziak gutxienez 3 lagun atxilotu ditu gaur goizean Donibanen. Atxiloketak Greba Orokorran izandako oldarri polizialarekin lotura dutela pentsatzen da. Egun horretan Espainiako Poliziak gogor kolpatu zituen Donibaneko piketean ari zirenak inolako arrazoirik gabe... [+]


2020-01-30 | ARGIA
Hamar lagun atxilotu dituzte Greba Orokorraren aldeko ekintzetan

Burlatan, Donostian, Ermuan, Zornotzan eta Iruñean izan dira atxiloketak.


2020-01-20 | ARGIA
Pentsiodunek Urkullu kritikatu eta 30eko greba orokorra sostengatu dute

Hego Euskal Herriko pentsiodunak astelehen honetan ere, hilak 20, mobilizatu dira 2018ko urtarrilean hasita astelehenero egin duten gisan. Elkarretaratze jendetsuena Bilbokoa izan da eta bertan mugimenduaren eledunek, pentsiodun askok bizu duten egoera gero eta larriagoa... [+]


Zatoz Alemaniara, lana nahi duten ausarten paradisura

“Zoazte Alemaniara” diotse gazte espainiarrei, gureei barne, 1971n Pedro Lazagaren “Vente para Alemania, Pepe” film lotsagarri hartan kantatutako antzeko doinuan. Zain dauzkate araurik gabeko lanpostuen ugazabak. Ezagutu Mathilde Ramadierren istorioa... [+]


Eguneraketa berriak daude