Europar Batasunaren britaniartzea

Europa kontinenteko zenbait herrialdek susmopean eduki dituzte britainiarrak. Ez dugu ahaztu behar Charles de Gaulle jeneralak erdi-betatu egin zuela Britainia Handia Europar Batasuna (EB) lehen urratsak ematen hasi zenean. Hala ere, 1973an kidetu zen.

Lehenengo urteak errazak izan ziren bi aldeentzat, baina Margaret Thatcher anderea lehen ministro bilakatu zenean, 1979an, hasi ziren komeriak. Izan ere, berehala planteatu zuen Britainia Handiak egiten zizkion ekarpen ekonomikoak batasuneko aurrekontuari jasotzen zuen dirutza baino askoz handiagoa zela. Ondorioz, hor dago diferentzia hori estaltzen duen urteroko txekea, britainiar txekea deritzona.

Monetaren batasuna eratzerakoan, britainiarrek argi zeukaten beraien subiranotasunaren ikurra, libra esterlina alegia, ezin zezaketela alboan utzi. Argi zuten moneta batuak Cityren negozioak ahulduko zituela eta erabaki zuten eurotik kanpo geratzea. Modu horretan, diru politika autonomoa gauzatzeko tresna ezin hobearekin geratzen ziren, Espainiako Estatuak edo beste edozein estatu kidek ez bezala, libra esterlina baliogabetu edo birbaloratu baitaiteke. Berriro ere, britainiarren ohiturarekin bat eginez, beraienarekin atera ziren, kosturik gabe gainera. 

Thatcherren garaietan Britainia Handiko sektore publikoa pribatizatzen hasi zen, hain zuzen mundu guztiko herrialdeetara hedatu den politika pribatizatzailea: publikoak beti oker funtzionatzen du eta pribatuak beti ondo. Dogma hau leku guztietan barneratu da. EBk ere pribatizatzeko bideari heldu dio eta ikusten ari gara zerbitzuen kalitate mailaren hondamendia.

Bestalde, jakina da EBren lehen helburuak Europako herrialdeen arteko kohesioa eta ongizatea garatzea zirela. Baina helburu horiek ez dira inoiz gogoko izan britainiarrentzat, are gutxiago Thatcher eta Tony Blairrentzat. Hauen nahia eta helburua Europa osoa, ekialdeko herrialdeak barne, merkatu libre bihurtzea izan da, gizarte kohesioa alde batera utzita.

Horretarako Amsterdameko Tratatuak bide ematen zuen. Izan ere, 1997tik aurrera bideak irekita geratu ziren, besteak beste, Errumania edo Bulgaria bezalako herrialde atzeratuak EBko kide bihurtzeko. Zalantzarik gabe, EBk diru gutxi ipini behar izan zuen herrialde atzeratu horien ekonomiak indartzeko. Beraz, diferentzia ekonomiko erraldoiak izaten jarraituko du eta enpresa multinazionalek erraztasun oro izango dute lekualdatzeko EBren barruan, lan kostuen aldeak oso nabarmenak baitira: Suedian batez besteko orduko soldata 43,80 eurokoa da eta Bulgariakoa 2,90 eurokoa. Non dago kohesioa?

Eta zer esan genezake europar kanpo politikaz edo defentsa bateratuaz? Herrialde bakoitzak bere interesen arabera funtzionatzen du eta britainiarrek interes propio bereziak dituzte.

Azkenik, diru merkatuak ukiezin bihurtu ditu Britainia Handiak. Izan ere, Cityko diru mugimenduei Tobin Tasa ezartzerik ez dute entzun ere egin nahi. Bien bitartean, Zerga paradisuz inguratuta dago herrialde britainiarra: Jersey, Man, Gibraltar eta abar. Itxuraz paradisu hauen aurkako neurriak hartzekoak dira, baina errealitatean ezer gutxi egiten dute, paradisu horietaz baliatzen diren dirudunek ahalmen politiko handiegia baitute.

Hori bai, EBko hizkuntza komuna edo erabiliena ingelesa izatea onartu da. Horretan batu gaitu Britainia Handiak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude