Patxi Vila 1975eko urriaren 11n sortu zen Beran. Kirol Magisteritzan diplomatua, gaztetan eskia, eskubaloia eta neguko triatloia probatu bazituen ere, 2001ean Banestoren eskutik sartu zen txirrindularitza profesionalean. 2006an, Lampre taldean, Paris-Nizako etapa bat eta sailkapen nagusiko bigarren postua bereganatu zituen eta bederatzigarren bukatu zuen Italiako Giroa. 2008an positibo eman zuen, eta zigorra beterik, 2011n itzuli zen errepidera. Iaz erretiratu zen, baina erretiroak ez du tropeletik askorik aldendu.