Die Linkeko burukideak greba orokor politikoa aldarri

  • Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea.

ELAko eta Aralarreko kideak Florian Wilderekin 
(bigarrena ezkerretik).
ELAko eta Aralarreko kideak Florian Wilderekin (bigarrena ezkerretik).ELA

Areto bete samartu bati aritu zitzaion Florian Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. “Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia” izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Berria egunkarirako Samara Veltek egin dion “Eskuineko populismoari aurre egiteko, Europarekiko kritika argi azaldu behar da” elkarrizketan bilduta daude Wildek esandako ideietako asko.
Funtsean, Alemaniak 1990eko hamarkadatik hona bere langileei ezarritako estrategia neoliberalak gaur oker “austeritatezkoak” deituak sartu nahi dizkiela orain bortxan Europako beste guztiei; eta Die Linken bildu diren mugimendu eta jendeak, SPD sozialdemokratatik eta liberalismoaz gain gerra ere onartu duten Berdeetatik ezkerretara egonik azken bi hamarkadotan talde berri horretan batu direnek, Europako erresistentzia mugimenduekin bat egin nahi dutela.
Bere hitzaldia Euskal Herriko langileei loreak botaz hasi, ongizate gizartea eraisteko politiken kontra Europan gehien borrokatzen dutenetakoak omen direlako, eta greba orokor politikoaren aldarria eginez bukatu zuen.
Aitorturik Alemanian 1920 urrun hartatik ahaztuta dauzkatela horrelako grebak, Wildek azpimarratu zuen azken urteotan garrantzi berezia hartu dutela Europako hainbat lekutan behin eta berriro egiten diren greba orokorrok, nahiz eta orain arte horiek sinbolotzat dauzkaten mugak gainditu beharra ere azpimarratu.
Kapitalistek sututa daukate klase gatazka berria, dio Wildek, aspaldi ahaztu zituzten langileekin elkarlanean aritzea eskaintzen zuten kantak, sindikatu nagusiak ere ohartuta daude gerra osteko klase elkarlana aspaldi joan zela pikutara.
Oraindik sindikatu batzuk eta alderdi erreformistek jarraitzen duten arren mezu berarekin, eta agian Alemanian udazkeneko hauteskundeen ostean Merkelekin Gobernu bakarra osatzen saiatuko diren arren, gero eta herritar eta talde gehiago omen dago ohartua kapitalistei eta hauek gatibu hartuta daukaten Estatuari hortzak erakutsi behar zaizkiela.
Mezua gustura entzungo zuten gurean hurrengo greba orokorra antolatzen ari diren ELAk eta LABek.
Aurrera begirako hurrengo zita hau apuntatu: maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean bigarren aldiz burutuko da Frankfurten Blockupy eguna. Iaz lehenbiziko aldiz eginik, The Guardian egunkarian John Hollowayk idatzi zuen: “Blockupy Frankfort, itxaropen zirriztu bat austeritate garaiotan”.
AEBetan Occupy mugimenduak lortu zuen mobilizazio maila era europarrean lortu nahi dute, murrizketek kaltetutako hainbat giza talde –aurtengoan bereziki aipatzen dute pobretzeak emakumeen artean eragindako kaltea– elkarrekin mobilizatzera deituz. Maiatzaren 30eko euskal greba gerta daiteke Blockupyren ordezkaritza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude