Atungorriak geroa beltza

  • Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu diote Espainiako multinazional bati. Eguzki talde ekologistak ohartarazi du horrek ez diola batere mesederik ekartzen arrantza jasangarriari.


2013ko maiatzaren 12an
Ecoestrecho

5 milioi euroren truke saldu du Gipuzkoako Kofradien Elkarteak 450.000 kiloko hegalaburraren edo atungorriaren kuota, errentagarriago zaiolako saltzea arrantzatzea baino. Iaz kuotaren %70 saldu zuten, aurten osoa. Hala, Eusko Label markako hegalaburrik ez da izango aurten arrandegietan. Europar Batasunak ikusten badu operazioa gehiagotan errepikatuko dutela, bertoko kofradiak kuotarik gabe geratzeko arriskuan izango dira. Eguzki Talde Ekologistak erabaki horrek dakartzan beste ondorio batzuez ohartarazi du.

Euskal arrantzaleek kanaberaz eta antzinako moduan harrapatzen dituzte atungorriak, eta aldiz, enpresa multinazionalek teknika suntsitzaileak erabiltzen dituzte, eta atungorria desagertzeko bidean ipini dute. Espezie horren bizirautea bermatzeko, kuoten politika aldatu behar dela dio talde ekologistak, euskal arrantzaleen kuota oso txikia baita etekin nahikoa lortzeko.

Arrantzaleek sufritzen dituzten arazoen sustraira ere jo du Eguzkik: “Gasolioaren kostu altua, lonjan ordaintzen den diru kopuru baxua, arrantzuan dagoen kontrol gabezia...”.

Arazoari behingoz heltzeko eskatu dio Eguzkik administrazioari, eta ez ditzala “txaplatak” jarri, horrek ez baitio “mesederik egiten elikadura-subiranotasunari”. Bide horretan, etorkizunerako alternatibak sustatu behar direla uste dute ekologistek, eta adibide moduan jarri dute Ondarroa 12 Mila deialdia. Euskal kostan artisau arrantza mantentzeko 12 milako babes eremua zabaltzea eskatu dute ekimen horrekin.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude