Literaturak idazle handiei ere jaten ematen ez dienean


Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2013ko maiatzaren 05a
Ernest Hemingway Gurutze Gorriko anbulantzia batean, Italian, 1918an. Hainbat idazlek jardun zuen joan den mendean anbulantzia gidari lanetan, diru beharrak baino gehiago gerrak bultzatuta.
Ernest Hemingway Gurutze Gorriko anbulantzia batean, Italian, 1918an. Hainbat idazlek jardun zuen joan den mendean anbulantzia gidari lanetan, diru beharrak baino gehiago gerrak bultzatuta.Ernest Hemingway Photograph Collection

San Francisco (AEB), 1889. Hamahiru urte besterik ez zituela Jack London idazlea (1876-1916) Hickmott ontziratze fabrikan lanean hasi zen. Egunero hamabi eta hamazortzi ordu bitartean ematen zituen lantokian, eta baldintza gogor horiekin nazkatuta, legez kanpoko ostra-bilketan hasi zen. Alderrai ere ibili zen, kartzelatik pasa zen eta urrearen sukarrak harrapatu zuen. Mende berria  estreinatzearekin bat, London inprenta teknika berritzaileak erabiltzen hasi zen bere idazlanak merke argitaratzeko eta, hala, 25 urte zituela, literatura bizibide izatea lortu zuen.

Wallace Stevens (1879-1955) abokatu lanetan aritu zen poeta arrakastatsua izan baino lehen, baina Londonek ez bezala, zuzenbideari eutsi zion arrakasta lortu ondoren ere. Henry David Thoreau familiaren arkatz fabrikako langile izan zen –idazteko materialean aurrezteko aukera izan zuen behintzat–; Charles Dickens betun fabrika batean aritu zen; Arthur Conan Doyle oftalmologoa zen; eta Richard Wright, postaria.

Zenbaiti lanbide alternatiboak karrera literarioan lagundu zion. Langston Hughes-i (1902-1967), jatetxe baten zerbitzari ari zela, Vachel Lindsay poetaren mahaia zerbitzatzea egokitu zitzaion. Zoparekin batera berak idatzitako olerki sorta  eman zion Lindsayri, eta bere bizimodua goitik behera aldatu zen handik aurrera.

Beste zenbaitentzat inspirazio iturri izan ziren halabeharrezko lan horiek. Ostra, urre edo arazo bila ibiltzeak eragin handia izan zuen Jack Londonen obran. Eta gasolindegi batean lan egitea ziur aski lagungarri izan zen Jack Kerouacentzat On The Road errepide-nobela idazteko.

Idazleen “beste” lanbideetan ohikoenetakoa, harrigarria badirudi ere, anbulantzia gidari izatea izan zen joan den mendean. Ernest Hemingway, Dashiell Hammett, E. E. Cummings, W. Somerset Maughan, John Dos Passos eta Archibald MacLeish zaurituak garraiatzen aritu ziren, Lehen nahiz Bigarren Mundu Gerretan. Beraz, diru faltak edo inspirazio beharrak baino gehiago, gerrak eraman zituen anbulantziak gidatzera.

Aipatutako idazle guztien artean emakumerik ez dago, ez idaztea denbora osoko jarduna  izateko zortea izan zutelako, soldata eta aitorpenik gabeko lanetan jardun ohi zutelako baizik. Eta sarritan idazle izateko aukera ere ukatzen zitzaien, Brontë ahizpei bezala. Emilyk eta Annek gizonezko izenordeak asmatu zituzten lanak argitaratu ahal izateko, eta Charlottek zuritzen zituen pataten artean ezkutatu behar izaten zituen Jane Eyre maisulanaren eskuizkribuak.

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Historia  |  Esklabotza

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Erregistratutako lehen eklipsea

Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du erregistratutako lehen eklipsea K.a. 1207ko urriaren 30ean gertatu zela, Astronomy & Geophysics aldizkarian argitaratu dutenez. Bi iturri erabili dituzte ondorio horretara iristeko: batetik, Bibliako Itun Zaharrak, zehazki Josueren liburuak, aipatzen du Eguzkia eta Ilargia “geratu” egin zirela; bestetik, Ramses II.aren seme Merneptah faraoiaren erregealdiko grabatu batek Kanaango kanpainan fenomeno astronomiko... [+]


Odol bildua eta garraiatua

Bartzelona, 1936ko uztaila. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Frederic Duran i Jordà medikua (1905-1957) Montjuïceko 18 ospitalean hasi zen hirira iristen ziren gerrako zaurituez arduratzeko.


2017-11-19 | Jabi Zabala
"Aitak zoriontsu bizi izan zuen gerra, jolas moduan"

36ko gerraren eta erbestearen zoritxarrak jolas fantastiko moduan bizi izan zituen Martintxo haur irudimentsuaren pasadizoak bildu ditu Martin Abrisketak La lengua de los secretos liburuan. Aita du haur hura Abrisketak, eta harengana hurbiltzeko balio izan dio haren kontakizunak liburuan jasotzeak. Izen berria hartzeko ere profitatu du.


2017-11-17 | Jon Abril
Neskatoak
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.

Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.

Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak:... [+]


German Rodriguezen hilketa argitzeko dokumentuen desklasifikazioa eskatu dute

78ko Sanferminak Gogoan plataformak egia, justizia eta aitortza eskatzen du poliziaren tiro batek hil zuen Rodriguezen kasua argitzeko. 


2017-11-13 | ARGIA
Julen Kaltzada hil da, euskaltzalea eta antifrankista

Julen Kaltzada Ugalde euskaltzale ezaguna hil da gaur goizean. Busturian 1935ean jaioa, apaiz sartu eta mugimendu antifrankistan hasieratik konprometitua, Franco hil ostean euskal kulturgintzako zein politikako hainbat alorretan nabarmendu zen. 1970ko hamarkada bukaeran Zeruko Argiako asteroko kolaboratzaile, parte hartu zuen AEKren sorrera eta hasierako urte luzeeetan, eta baita Egin egunkariaren eta beranduago Euskaldunon Egunkariaren sorreretan ere.


Bost metro inguruko garrantzia

Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.


"Carabancheleko kartzelan onartu genuen guk euskara batua"

Iragan mendeko 60ko hamarkadaren bihotzean euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta lagun izan zen. Kultur borroka beti bezain politikoa zen, eta horrela heldu zitzaizkion guardia zibilak beti bezain guardia zibil, eta sartu zuten zulora Euskal Herritik aparte.


Euliak, lehen astronautak

Baikonur (Kazakhstan, SESB), 1957ko azaroaren 3a. Sputnik 2 ontzia espaziora jaurti zuten, Laika (errusieraz, “zaunkari”) izeneko txakurra barruan zeramala. Beraz, 60 urte bete berri dira lehen izaki bizidunak Lurra orbitatu zuela. Baina horrek ez du esan nahi, pentsatu ohi den bezala, Laika espaziora iritsi zen lehen animalia izan zenik, ezta lehen ugaztuna ere. 1949ko ekainaren 14an AEBek Albert II izeneko tximinoa (zehazki, rhesus makakoa) bidali zuten lurrazaletik 134... [+]


"ETA euskal gizartearen zati handienean eragin zuen lurrikara izan zen"

Euskal Herriaren azken hamarkadak ezin dira ulertu ETAri aipamena egin gabe. Erakundearen lehen urteak aztertu ditu Onintza Odriozola Irizarrek bere doktorego tesian; fenomeno sozial zabal samarra izan zela ondorioztatu du, eta diskurtso hegemonikoak baliatutako kontakizuna “izebergaren punta” besterik ez dela dio.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude