Euria

Frantsesaren ortografia konplikatua da, baina musikalki baditu intuizio poetiko batzuk, horietako bat da euria ari du eta negarrez ari da akorde berdinarekin jotzen dituela; il pleure ari da negarrez eta il pleut ari du euria.

Euriari idatzitako poema eder bat badu Sarrionandiak, izenburu zaila duen liburuan: “Eta zer esan euriaz, salbu eta ortzea lainotu eta euria hasi dela. Jende gehiena barruratu da, batzuk ez dute leihorik hertsi, besteek bai, eta denak norbereganatu dira. Euria kanpoan geratu da, itsaso bete anpulu...”. Eta irakurri ahala bustitzen segitzen du, euritan esnatzen baitzaio deserriratuaren kontzientzia.

Ander Izagirre kazetariaren liburu bat irakurri nuen lehengoan, Djibutira egin zuen bidaia bat deskribatzen du, nomaden lurraldea da, eta kontatzen du hango jendea zergatik bizi den lainoak bezala: “Desertu madarikatu honek hankapeak erretzen dizkie, nehork ez dezake hemen errorik bota, bizirauteko alde batetik bestera errari pasatzen dute bizia”. Ur bila ibiltzen dira, hodeien atzetik. Eta kantatzen omen dute “nun ari duen euria, han da ene aberria”.

Hemen, oraindik ateri dago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude