argia.eus
INPRIMATU
Astrofisika eta genetika nagusi Elhuyar sarietan

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a

Zientzia-dibulgazioko, hiru sari, beka bat eta merezimenduzko saria banatu zituen joan den astean Elhuyarrek, CAF tren konpainiaren babesarekin.

Zientzia -kazetaritza alorrean, Zumaiako Baleike aldizkariko kazetari Gorka Zabaletak jaso zuen saria, Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa lanarekin. Angel Uranga CERNeko fisikariari egindako elkarrizketa izan da saritua. Isabel Mendizabalek egilearen tesian oinarritutako dibulgazio artikuluaren saria  jaso zuen Ijitoen jatorria, DNAn islatua lanarekin. Zientzia dibulgazio artikuluaren saria Galaxiek topo egiten dutenean lanak irabazi du, Miguel Querejetak idatzia.

Sariez gain, zientzia gizartean sorkuntza beka eman da lehen aldiz eta Balio berriz balio proiektuak irabazi du. Ondoko taldea da irabazlea: Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz de Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeita. Merezimenduzko saria 20 urte lanean daramatzan Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jaso zuen.