Europaren lurreko aztarna ekologikoa mozteko ordua

  • Lurra ez da mugarik gabeko hornitzailea. Iturria lehortzen ari gara eta ez ditugu agortze mugak –kalkuluak ez dira gardenak– ezagutzen. Ian Fitzpatrick-ek ingurumen arloan lan egiten du. New Internationalisten idatzi duenez, ordea, badira landa-lurren ustiatzea eteteko moduak.   

Gutako asko oso kezkatuta gaude gure sistema ekonomikoak planetari eta gizarteari egiten dion kalteaz. Badakigu gehiegi kontsumitzen ari garela eta obesitate epidemikoari aurre egiten diogula, janariaren proportzio handi bat botatzen dugula, gure aztarna ekologikoa Lurraren bio-gaitasunaren gainetik dagoela: behar dugun guztia eman eta gure hondakinak irensteko daukan gaitasunaren gainetik. Badakigu halaber, munduko biodibertsitatea %30 gutxitu dela 1970etik. Baina zifra ikaragarri horiek gure kontzientzian sartu-atera dabiltza olio orban bat balitz bezala.

Populazioaren hazkundea, elikagaien eskaria biderkatzea, bioerregaiak, zura, mineralak, espekulazio finantzarioa eta frackinga uztartzeak mundu osoko landa-lurretan trumilka sartzea ekarri du. Kalkuluen arabera, 82,3 milioi hektarea erosi dituzte azken hamar urteetan atzerriko inbertitzaileek garapen bidean diren herrialdeetan, munduko landa-eremuaren %1,7 gutxi gorabehera. Bien bitartean, lurrak bereganatzeko prozesu honen benetako eskala ezezaguna da gardentasun faltagatik.

Lurreko baliabideen dependentzia horrek esan nahi du Europar Batasunak (EB) zuzen-zuzenean lehiatzen duela tokian tokiko jendeen lur premiekin. Lurraren baliabideak geroz eta mugatuagoak izateak, haiek lortzeko lehiakortasunak, dudarik gabe, gatazken suak bizituko ditu ekonomikoki edo politikoki ezegonkorrak diren herrialdeetan, eta horrek, era berean, hornidura kate funtsezkoak etetea ekar lezake.

Hainbat talderen koalizioa (Friends of the Earth, ActionAid, Birdlife, Biofuelwatch, Compassion in World Farming eta European Environment Bureau) elkartu da Europako gobernuei eskatzeko, baita EBri ere, osotasunean, Europaren lurreko aztarna ekologikoa gutxitu behar dutela.

Hidden impacts txosteneko aurkikuntzetan oinarritu dira lurreko aztarna ekologikoa, karbono-aztarnak eta beste kalkuluak izan daitezen erabakien abiapuntua. Arrazoitu dutenez, gure beharretarako premiazko ditugun lur kopuruak gutxitzeko, zenbat erabiltzen dugun neurtzen hasi behar dugu.

Baliabideen neurketa argiagoek ekar dezakete efizientzia handitzea, hondakinak gutxitzea, baliabideen segurtasuna handitzea eta lanpostuak sortzea industria eraginkorragoetan.

Lurreko aztarna ekologikoen indarra zera da, aukera ematen digutela gure kontsumo behar patologikoen eta Lurrak horiek asetzeko daukan gaitasun geroz eta txikiagoaren artean ekiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Eguneraketa berriak daude