argia.eus
INPRIMATU
Entzumen arazoak gainditzeko, Google-en betaurrekoak

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko apirilaren 25
www.twylah.com

Google Glass, Google enpresaren proiektu teknologikoetako bat da. Betaurreko eran erabiliko da eta bideoak ikusteko eta transmititzeko ez ezik, musika entzuteko ere balio izango du.
Esandakoa jakina da orain hilabete batzuetatik, baina berrikuntza bat iragarri dute musika entzuteko eran: antza, soinua ez da airetik belarrira ailegatuko, hezur bidezko transmisioz baizik. Hala, entzumen arazoak dituzten askok eta askok musika era naturalean entzuteko aukera izango dute.