Gohaindidura

Gohaindidura –goragalea– sentitu nuen, lagun batek, solasen harira “homosexuala bainaiz”, bota zidanean.

Isildu nintzen, ez baitzen deus erratekorik. Irudikatu nuen gure herriko karta postaletako paisaia batean kokaturik eta zein izan zitekeen haren egunerokotasuna, beste hainbesterena bezala. Duela zenbait aste bozkatu denentzako ezkontzaren legetik landa bide baitugu egiteko, homosexualen kasutik haratago ere, edozein pseudo-desberdintasunen normalizazioaren bidean, gizarteak ezarri muga guziak bukatutzat eman artean.

Gizarte honek ez du deus gordetzen, isiltzen aldiz franko, eta artaldearen kodeen arabera bizi ez denaren egunak neke bilakarazi ditzake: zaila da herri zenbaitetako komunitate konformista baten aldean bizitzea. Dorpea. Beltza, homosexuala, ama bakarra, independentista, errefuxiatua, kanpotarra eta noizbait jarri eredu baten arabera bizi ez den orok sufritu beharko du: auzoak barrandan, irri gizen eta finezia mikorik gabeko solasak, zernahi bazterketa. Batzuetan etxekoek ere erruki gutxi ukanen dute: “Horrela ezin da, honela behar da, zer erranen du jendeak?”. Etxetik urrun, hirietako anonimatuaren babesean badirudi errazagoa dela; ikus eta sinets.

Gure lurraldeak eta gizarteak leher egiten segitzen duten bitartean (horretaz kontziente izanik, paradoxikoa da) beste mendeetako hariak ehuntzen jarraitzen dugu: izaki eta jarrera uniformeak, koadrotik ateratzen denaren gaitzespen kontsentsuala, estandar guziekin bat eta moldean junt-junta egotearen ilusioa. Nahi ala ez, ispilu erraldoian, gizarteak jadanik marraztu du zure itzala, perfektuki, arkatz beltzez, mugatzaile eta mingarri. Beste gisaz azaltzeko, kapa beltz handi bat bezalako da, beste gauza batzuk ez bezala transmisioan gutxitan huts egiten duena, integratzen, garatzen, eta sinpleki, bizitzen uzten ez duena, bere baitan oratzen gaituena, galipot tona bateko geruza baino astunago.

Luzaz segituko du batailak, herri honi bidea egiten uzten ez dion kapa horretaz libratu artean, gure haurrek ez ditzaten bizi behar ukan.
Azkenean, kasik errazki uros bizitzea lortzen du Amaia Ezpeldoik! Ez? Kasik libre ematen du. Bederen, bere baitakoa izatea lortu duela dirudi, norbaitek ontsa tinkatu korapiloen askatzen denbora pasa ordez betiko Martin Larralderen kopletan gatibaturik gaudekeenek ez bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lapurdi
Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Eguneraketa berriak daude