Euskal kulturaren lege fisikoak

Sarasolaren legea. Kultur eztabaida bat luzatu ahala, partaideetako batek besteari elitismoa aurpegiratzeko probabilitateak batera joateko joera du.

Azalpena: Gorka Bereziartuak Argiako bere blogean Problematizatu izeneko sarrera bat idatzi zuen, lehenagotik zetorren idazleen eta bertsolarien arteko talka jasotzen zuena. Bi egun geroago, artikuluak izan zituen erantzunen harira, Beñat Sarasolak honako txioa bota zuen: “Elitismoa, kultur eztabaidetako Godwin legea”. Godwinen legea aski ezaguna da; Interneteko eztabaida bat luzatu ahala, Hitler edo naziak argudiotzat erabiltzeko aukerak handitzen direla dio, eztabaida bertan behera utzi behar izanda. Nik hemen Sarasolaren formulazioa zehaztu besterik ez dut egin, egon ez bainago lege honekin ados. Euskal kulturan, behintzat, ez da betetzen. Gurean, elitista akusazioa lehen eztenkada izaten baita lehia dialektiko batean, Bereziartuaren artikuluaren erantzunek berek frogatzen dutenez. Erantzun horiek beraiek halaber erakusten dute zein den euskal kultur eztabaidetako benetako Godwin legea. Hortaz, zuzenduko dut lerroburuko legea.

Sarasolaren legea (birformulatuta). Euskarazko kultur eztabaida bat luzatu ahala, partaideetako batek besteari garagardo bat hartzeko (eta eztabaida beste noizbait jarraitzeko) proposatuz eztabaida eteteko probabilitateak batera joateko joera du.

Aniztasun irrikaren paradoxa. Uniformetasunaz gogaituriko talde batek kanpotik etorritakoa taldera dakarren berritasunagatik pozik hartzen duen aldi berean, delako berritasuna neutralizatzeko mekanismo hertsagarriak abiarazten ditu, beti-berdinaren gogaitasunean betikotzeko.

Gutxituen originaltasunaren hastapena. Hizkuntza gutxitu batean idazteak originala izateko probabilitateak areagotzen ditu.

Azalpena: Beste batek idatzitako zerbait “erabiltzen” badut, aipamena egin beharko dut edo ingurukoek deskubrituko dute, lehenago (egilea nabarmena bada) edo beranduago (egilea ez-deusa bada). Plagioak gutxitik nagusira, gaztetik zaharrera, iraganetik orainera baino ez du funtzionatzen. Euskaraz formulatu dudan lege honek, bere zabalkunde berez mugatuagatik, aukera asko ditu niri egotzi ez eta nire izenarekin inoiz bataia ez dezaten, baizik eta sistema/hizkuntza handiago batean formulatzen duenaren izenarekin, bere originaltasun falta, jakitun zein oharkabea, inork sala ez dezan aukera (zenbat eta gutxituagoa ni, orduan eta) handiagoekin. Horrela, gainera, Stiglerren legea beteko zen (“ezein aurkikuntza zientifikok ez du jasotzen hura deskubritu edo asmatu duenaren izena”).  

Txikiok asmamen handiagokoak, sorkuntzan askeagoak, izatera behartuta gaude. Hau lotzen dut Saizarbitoriak inoiz kultura txikien abantailez esandakoarekin.

Erroreen axioma. Akatsak ez dira existitzen.

Azalpena: Eredutzat hartu ohi den James Joyceren Ulysses-en bertsioan bost mila akats omen daude. Bertako pertsonaia batek, idazle handi bat gogoan, dioena Joyceri ere aplika geniezaioke: “Jenioek ez dute okerrik egiten: beraien akatsak nahitakoak dira beti eta aurkikuntzaren bat badakarte”. Aipua ezagutu aurretik, “akatsak ez ei dira existitzen, / gehiago dira jainkoen mintzoa” idatzia nuen olerki batean, nire ustez, gauza berbera bestela adieraziz. Susmoa lege edo axioma bihurtzera ausartu eta, oraingoan bai, hari nire abizena emateko atrebentzia hartzeagatik barkatuko zaidala espero dut. Arestian aipatutako Stiglerren legea hausteagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


Gure ardura

Emazteen eskubideen aldeko egunaren bezperan idazten ari naizenez zutabe hau, zenbait gogoeta heldu zaizkit burura. Aitzinamendurik izan dela ez da dudarik (azkenetarik izan daiteke Frantziako Gobernuak abortua konstituzioan sarrarazteko erabakia), baina kezkatzekoa ere badugu,... [+]


Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa

Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, ekainean, Arrutiren estreinako literatur lana: Arkeologia haragitan.


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


2024-03-17 | Castillo Suárez
Autoatseginkeriaz

Yolanda Castañori Espainiako poesia sari nazionala jaso zuenez geroztik hamaika elkarrizketa egin dizkiote. Horietako baten lerroburua deigarria egin zitzaidan, esaten baitzuen saria irabaztea izan dela egin duen bigarren gauzarik zailena. Eta berehala hasi nintzen... [+]


Eguneraketa berriak daude