Chavez, herriaren bihotza

Ezkerreko ideologia desberdinetatik maiz entzun ditut Hugo Chavezen aurkako sasi-kritikak, haren moduak ez zituztelako gustuko. Aukeran nahiago dituzte jatorri aristokratiko eta burgeseko Salvador Allenderen modu “europarrak” edo Markos azpikomandanteak egiten dituen zurientzako diskurtsoak. Halere, kontua ez da Chavez gure gustukoa izatea, venezuelarrena baizik. Gure mentalitate inperialista mutur horietara ere ailegatu da.

Urteetan eskuineko hedabideek zein progreek erakutsi digute burges jatorria duen ezkerreko buruzagi bat gorrotatu dezaketela ideologikoki, baina zaila da hori arlo pertsonalera eta kulturalera eramatea (batzuetan goraipatu egingo dituzte pertsonaiaren gustu kulturala edota bere ezagutza maila). Chavez, aldiz, ez dute soilik ideologikoki gorrotatu, berarekiko klase gorrotoa eta arrazakeria erakutsi dituzte jatorri umilekoa izanagatik. Izan ere, badakite deskalifikazio ideologikoek soilik ez zutela funtzionatuko Chavezen aurka, herri xehea berarekin identifikatzen baita.

Botoen %36a lortu zuen Allendek. Urrun, oso urrun Chavezek lortu zituen emaitza arrakastatsuetatik. Txileko presidenteak fenotipoki, klase ikuspegitik eta kulturalki gutxiengo pribilegiatua ordezkatzen zuen, Chavezek aldiz gehiengoa islatu du. Agian horregatik aurre egin ahal izan zion hedabideen deskalifikazioari eta manipulazioari. Herriko klase apaletatik jaiotako semea zen eta hauen zerbitzura jarri zuen bere karrera politikoa. Horri esker, egungo Venezuelak ez du zerikusirik orain dela hamalau urtekoarekin. Ikusezinak ziren horiek, Chavezek ikusarazi egin ditu duintasuna, eskubideak eta botoa erabiltzeko kontzientzia emanez. Lehen hauteskunde-erroldetatik kanpo zeuden herritarrak inskribatzeko kanpainak egin dira, prozesua erraztuz eta automatizatuz.

Horrez gain, Chavez tokian tokiko erantzun eraginkorra izan da neoliberalismoaren eta inperialismoaren kontra. Hasieratik garbi izan zuen Latinoamerikako herrialde bakoitzak bere bidea urratu eta proiektu soziopolitiko propioa eraiki behar zuela. Lula, Correa, Kirchner, Castro, Morales, Mujica eta bidean topatu dituen ezkerreko agintari guztiekin –bere aliatuak– hiru puntu komun partekatu ditu beti: herrialdeen independentzia formala erreal bilakatzea, integrazio latinoamerikarra bilatzea eta klase apalenen bizi baldintza duinen aldeko borrokan aritzea.

Bestalde, hutsuneei begiratzen badiegu, Chavez kontzientea zen Venezuelaren arazoez. Golpe de Timón liburuan Ministro Kontseiluan eman zuen azkeneko hitzaldia jasotzen da. Horretan, ezkerreko agintariek eta politikariek egin ohi ez duten tamainako autokritika egin zuen: “Ez diezaiogun izan beldurrik kritikari, ezta autokritikari ere. Horrek elikatu egiten gaitu, beharrezkoa dugu”. Esan eta egin, besteak beste, honako gaiak mahai gaineratu zituen: klientelismoaren eta chavismoaren inguruan hazitako burgesiaren arriskuak; egitura komunitario sendoen falta eta beharra; jabego soziala eta egitura ekonomiko berria bultzatzearen premia; ustelkeriaren arazoa eta gobernuaren eraginkortasun falta; eta, agintarien eta herritarren arteko harremanak kritikatu zituen hertsiagoak izan zitezen.

Halere, arazoak arazo, erronkak erronka, Chavezek Venezuelan lortu duen eraldakuntza soziala, ekonomikoa eta kulturala sekulakoa izan da, gauzak aldatu daitezkeela frogatu du eta hori ez da gutxi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2013ko apirilaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude