Nekazaritza ekologikoaren alde, etikaz eta pragmatismoz

  • 2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.


2013ko apirilaren 14an

Organikoa bakarrik, praktikotasunagatik eta arrazoi filosofikoengatik. Bhutango nekazaritza ministro Pema Gyamtshok esplikatu zuen otsailean, Indian antolatutako Garapen Jasangarriari buruzko Goi Bileran: “Lurralde menditsua da gurea. Gai kimikoak erabiltzen ditugunean ez dira gelditzen erabilitako lekuan, urari eta landareei eragiten diete. Ingurumen guztia kontuan hartu behar dugula uste dugu”. Hori dela-eta, pestizidak eta herbizida kimikoak galaraziko dituzte hemendik zazpi urtera.

Neurri horrekin elikagai gehiago ekoiztea ere espero du Gobernuak, eta kalitate hobekoak izatea. Horretan datza erabakiaren alderdi pragmatikoa: inguruko herrialdeetara gehiago esportatuko dutela uste dute Bhutango agintariek, besteak beste elikatzeko sabel asko dauzkaten Indiara eta Txinara.

Ministro izateaz gain nekazaria ere baden Gyamtshok, nekazaritza organikoa bakarrik erabiltzeak denbora beharko duela adierazi du: “Ezin dugu egun batetik bestera egin. Eskualdez eskualde joango gara, kimuz kimu”.

Erronka garrantitzua izango dela adierazi du. Beste bat, 2008an monarkia absolututik sistema monarkiko parlamentariora pasa zen 750.000 biztanle inguruko estatuarentzat. Herrialdearen garapena klima aldaketa bezalako gaiekin lotu zuen laborantza ministroak eta bereziki nabarmendu zuen energiaren eta elikaduraren alorrean burujabe izateko premia.

Duela 30 urte eskas zabaldu zizkion ateak Bhutanek nazioarteko kapitalismoari eta geroztik garapen bidean diren beste herrialde askotan sortu diren problemak azaltzen hasi dira: nekazaritzan jardun nahi ez duten gazteak atzerrira joaten hasi dira –Indiara batez ere–, eta kontsumismoaren eskutik masa-kultura zabaltzen hasi da. Nekazaritza ekologikoaren aldeko erabakiarekin garapen eredu propiorako urratsak eman nahi dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude