Zaindua eta hunkigarria

José Miguel Pérez Sierra zuzendaria  bikain aritu 
zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurrean.
José Miguel Pérez Sierra zuzendaria bikain aritu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurrean.

Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: José Miguel Pérez Sierra. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: José Antonio Sainz Alfaro. Bakarlariak: Carmen Romeu (sopranoa), Adriana di Paola (mezzoa), Shi Yijie (tenorea) eta Sávio Sperandio (baxua). Egitaraua: Arriaga, Respighi eta Rossiniren obrak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: martxoaren 7a.

Euskadiko Orkestrako zazpigarren abonu kontzertua benetako harribitxia suertatu da. Egitaraua ikusita, saio atsegina espero genuen, baina kasu honetan atsegina izatetik harago joan zen kontzertua. Kontuan hartuta, gainera, Gasteizko Principal Antzokiaren deabruzko akustika.

Aste Santua gertu-gertu dugunez, programa aproposa proposatu zigun Orkestrak. Hasteko, Arriagaren Stabat Mater, op.23. Hamar minutuko lan labur honetan txukun aritu ziren, bai orkestra bai Donostiako Orfeoiko gizonezkoak. Baina, aldi honetan esan behar da txukuntasunean gelditu zirela. Saioaren hasiera zelako edo beste arrazoiren batengatik, emaitza hotza eta distirarik gabekoa izan zen. Pena. Baina kaskarkeriazko giroa erabat aldatu zen Ottorino Respighi-ren Antiche danze ed arie. 3. Suite obrarekin. Fraseo ederra eta leuntasuna nagusitu ziren. Zer interpretazio dotorea! Pérez Sierra zuzendariak jakin zuen orkestrarik onena ateratzen, bai soinu aldetik baita adierazkortasunaren aldetik ere.

Benetako gozamena bigarren zatian iritsi zen. Rossiniren Stabat Mater lan ederra da, dudarik gabe, baina Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak egindako bertsioak espero genuena gainditu zuen. Abesbatzak soinu zaindua erakutsi zuen uneoro. Doi-doia hasierako Introduzione zatian, eta boteretsua Finale-an. Bakarlariak ere taxuz aritu ziren. Shi Yijie tenore txinatarraren tinbre argitsuak konbentzitu egin zuen publikoa. Sávio Sperandio baxuak interpretazio nabarmena egin zuen, batez ere Eia Mater, fons Amoris errezitatiboan. Carmen Romeu soprano valentziarrak sendotasuna agertu zuen; Quis est homo duetto-an distiraz aritu zen.

Eta, amaitzeko, Adriana di Paola mezzoak, nahiz eta zailtasun txiki batzuk izan Fac, ut portem Christi mortem cavatina-n, arazorik gabe bete zuen bere rola.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude