Txoramena


Jakoba Errekondo
2013ko martxoaren 31
Hagin arra lorez gainezka.
Hagin arra lorez gainezka.Jakoba Errekondo

Blaust! Bat-batean udaberrian naiz. Eguna ikaragarri luzatua da, elurte eta egundoko hotzaldien ondoren ilgorak izerdia bor-bor dakar, dakarkit, gora noski. Eta buruak zut! Gozo ibiliko da Zakilixut, kupel artean...

Sagardozaleoi kupelekoaren etorriak udaberritzearen neurriaren berri ematen digun eran, makina bat metro bada. Bere burua, galanta hain zuzen, hain borobil, bere burua euskalduntasunaren erretoretzat zuen bizilagun batek udaberria sahatsak (Salix sp.) zekarrela zioen. Nire ustez lehen sahatsak loratu direnerako udaberriaren ufada nabarmenegia da, itsuenak ere ikusi du. Botanikariek, bere motxean luzexeago, pendiz ospelak lore laruz janzten dituen San Jose lore goiztiarrari (Primula vulgaris) eman zioten sasoiberritzearen mugarritza; hortik Primula izena, latinez lehena den primus hitzaren txikigarri femeninoa. Antzeko tokietan baina eguzkizaleago, burua luzatuta, zurikatxak edo txilar zuriak (Erica arborea) nabarmen erakusten du bere burua loretza zurizko soinekoa burutik behera sartuta. Zurietan zuririk bada patxaranzaleena, horiek elorri beltzaren (Prunus spinosa) loraldian dakusate udaberria.

Horia nahi izaten dute beste batzuek. Acacia dealbata, mimosari askok aitortzen dio udalehen berriaren geretaren gakoa. Baina kanpotik ekarria izaki, hango sasoiak erakusten dizkigu. Japoniako irasagarrondoak (Chaenomeles japonica) eta Europa eta Asia arteko mugako aranondo hosto gorriak (Prunus cerasifera) ere nahiko lukete udaberriaren irteteko seinalea beretzat jotzea. Urrutiko lurralde hotzetatik datoz, ordea, eta hemengo paradisuko klimarekin txoratuta ibili ohi direnez ezin gure odola piztu.

Neurea oteak pizten du, ote zuriak (Ulex europaeus), idiaren bizkarra mantak bezala mendia loretza horiz izartzen, zerutzen duenean. Otea ote, ala hagina? Taxus baccata, hagina ere loratua da. Hagin arrak nabarmenago, milioika polen alez gure airea betez. Bai, haginak sasoi berria bizi duela ikusteak neu ere biziberritzen nau.

Lore eta kolore! Odol berritze ozenagoa ez al dakarte soinuek? Bor-bor. Antzarak lehen, kurriloak segidan eta gero miruak iparrerako bueltako bidean garrasi builaka eta zalapartaka. Hori bai udaberria.

Kanal honetan artxibatua: Landareak

Landareak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-15 | Garazi Zabaleta
Hazien artxiboan 80 hazi edonorentzat eskuragarri

Nekazaritza iraunkorraz eta elikadura burujabetzaz hitz egitean, hazien gaiarekin egiten dugu topo aurrez aurre. Tokiko barietateen erabilpena, kontserbazioa, berreskuratzea, eta zabaltzea geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira. Haziera proiektuarekin Donostiako Cristina Enea Fundazioan hazi barietate ezberdinen

...

2017-01-15 | Jakoba Errekondo
Orbeletan

Orbel kontuak ekarri ditudala paperera eta, irakurle batek hosto ihar horiek landarezaleontzat zein onuragarriak diren aipatu zidan; krixtaua zen, eta “bedeinkazio” bat zirela zioen.


2017-01-15 | I˝aki Sanz-Azkue
Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna?

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako zortzi metroko makila luzeak azaldu zirenean inork gutxik zekien zer zen lupulua. Inork gutxik zer zen lupulina. Egun, garagardo artisaua indarra hartzen ari den honetan, gutxi dira lupulua ezagutzen ez dutenak, baina asko Euskal Herrian lupulua landatu zela ez dakitenak.


2017-01-15 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, zein izan daiteke garairik egokiena intxaurrondoa tokiz aldatzeko? Eta nola?

Ioseba Berezibar (Aretxabaleta)
 


2017-01-01 | Garazi Zabaleta
Lurrarekin bat sorkuntza bultzatuz

“Otarregintza ekintzailea”. Izenburu kurioso horrekin topo egin dut postontzi elektronikoan. Ozaetako (Araba) Garaion Elkarteak abenduaren 17tik urtarrilaren 18ra bitartean martxan jarri duen ikastaroa da. “Arkitektura eta diseinu berdeentzako aukera berriak” azpitituluarekin abiatu dute,

...

2017-01-01 | Jakoba Errekondo
Orbel-mordoa

Kaskarinari deitzeko orbel edo orbel-herriko erabili izan da. Ez zait iduritzen gaur egun inor askok erabiliko duenik, baina indarberritu genezake. Zergatik ez “orbel-herriko” deitu ia herriero kale eta parkeetako zuhaitzak hostoa bota eta orbeldu baino lehenago mugarrotu edo ia enborretik mozten dituztenei. Horiek baino kaskarinago gutxi ezagutuko dituzu... Hostoa orbeldu baino lehenago, alajaina. Halako krimenik! Espaloi eta bideetan orbela ez izateagatik, garbizalekeriagatik. Orbela ez biltzeagatik... Txartxoa!
 


2017-01-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Holandatik ekarritako tulipan erraboil batzuk oparitu dizkidate. Noiz landatzen dira? Bitartean, nola gorde behar dira?

Mari Paz Martin (Irun)


2016-12-25 | Jakoba Errekondo
Orbeldi errioa

Mizpirak ekarri zuen itulan udazkena, baina azaroa haizeak udazkentzen du. Orain, egun-argia motzenera ekarri zigun sasoiari errematea eman eta neguari ere haizeak irekiko dio kereta. Haizeen mende bizi behar.


2016-12-25 | Garazi Zabaleta
48,4 milioi euro eragiten dituzte azokek Gipuzkoan urtean

“Espazio biziak dira azokak, herrian elikadurarekiko harremana islatzen duten gune garrantzitsuak”. Ekonomian doktore eta EHUko irakasle Mirene Begiristainen hitzak dira. 2015-2016 bitartean Gipuzkoako nekazari azoken eragin sozial eta ekonomikoak aztertzen aritu den lantaldeko partaide da bera, Eduardo Malagon

...

2016-12-18 | Jakoba Errekondo
Estropezuka

Estropezu egin dut mizpiretan. Mespilus germanica mizpiraren peskizan nabilela, batekin eta bestearekin hitz egiten, pantailetan ez dauden hitzak irakurtzen, jo eta estropezu ez dut ba egin! “Otsalizar eta mizpira minkatzak, agotzak ontzen ditu” esaera etorri zait muturraren aurrera. Eta burua ketan. Zenbat hede tira egiteko.


2016-12-18 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Ezpelaz egindako hesi luze bat dugu etxean eta azken hilabeteetan gaixorik dago. Inguruko landare-denda batean esan ziguten gaitz hori oso zabalduta dagoela eta Belthirul izeneko hauts batzuk saldu zizkiguten. Hiru aldiz eman diogu azken hiru hilabeteetan, baina berdintsu jarraitzen du. Zerbait gehiago egin daiteke? Eskerrik asko.

Felipe Aramendi (Hernani)


2016-12-15 | Kanaldude.tv
"Euskal sagarrak: ixtorio misterio" mintzaldia
MULTIMEDIA - solasaldia

Baionako Benat Etxepare lizeoko gurasoen elkarteak antolaturik, lekuko sagarren historioaz aritu dira Sagartzea elkarteko kide Gabriel Durruty eta Gipuzkoako sagardo egileen elkarteko idazkari nagusi Unai Agirre. Lekuko sagarren atxikitzea, horiek ongi ezagutzea ikerketa bereziei esker eta sagarren inguruko bitxikeria

...

2016-12-11 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo sastrakatsu batetik ezin aurrera egin eta aurrerabidea moldatu nahian goraxeagotik abiatu eta koxkaren bizkarrean hara, danba, topo berarekin. Basoaren zilborrean hantxe, mizpirondo ikaragarri bat zabal-zabal hedatua.


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Baratzea txomin-belarrak irentsia daukat, hamaika aldiz jarri naiz balde batera landare honek sortzen dituen bulboak botatzen baina alferrik. Landare altuei arazo handirik ez die sortzen baina barazki baxuenei ez die hazten uzten. Zer egin nezake?

Asier Alcedo (Ortuella)
 


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Mizpirak udazkena itulan

Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du barrurako bidea. Barrura zer ekarriak mugitzen gaitu, aro baita.


2016-11-27 | Jakoba Errekondo
Lardaskan, beroarena kentzen

Udazkenak badu gatz bizigarri berezi bat. Nire sasoi honetako saltsa ederki nahasten duen broia-makila izan ohi dira urri-azaroak. Eguraldiak ikaragarri harrotzen du egoera hau. Bazen garaia eta etorri da freskura; hezetasunak bere onera dakar gure paisaia, eta hotz apurrak udako harropuzkeriei beroarena kentzen die. Haizeen borrokek bakoitzaren txokoa non dagoen gogorarazten dute, “pasa txokora” esanez bezala... Horrela, gainezka jartzen dira zoko, bazter eta ipular, hosto, zurikin, azal, adar eta abarreko gorpu, gorpuzkin, hilotz eta hiliki metak balira bezala.


2016-11-21 | Arabako Alea
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo mahats-bilketak Arabako Errioxan

Errioxa Kontseilu Arautzaileak egin du dagoeneko aurtengo mahasti-bilketaren gaineko lehen balorazioa. Emaitza "oso onak" jaso direla nabarmendu du. Kalitatea eta kopuruari dagokionez, "aparta" izan dela gaineratu du.


2016-11-20 | Jakoba Errekondo
Sagarraren emana jaso

Nork ez du sagarrondo bat etxe inguruan? Euskal Herri hezean bizi zaretenok, behintzat, harantzaxeago edo honantzaxeago, urrutira gabe izango duzue, sagardi bat ez bada, fruitu arbola etxekotu horren aleren bat. Etxekotua, ez alferrik deitzen zaio Malus x domestica. Eta nonbait etxekotua izan bada, hori geure etxea da, geure kulturaren lurra.


Errezil Sagarraren Eguna Gabirian
MULTIMEDIA - erreportajea

9 baserritarrek hartu zuten parte Gabiriako Errezil Sagarraren Egunean egindako sagar lehiaketan.

Arg: Goierriko Hitza


Basalandareak
Zapaltzen duguna ere jangarria da

Euskal Herrian 100 klase landare jangarri baino gehiago ditugu, eskura, eta dohainik. Clara Gutierrez eta Leire Albisu adituen eskutik bildu ditugu eta platererako prestatu. Malba, borraja, osinak eta plantaina dira erreportaje honetako protagonista nagusiak.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude