Langabezia, AHT eta Urkullu


2013ko martxoaren 31n

Urkullu lehendakariak EAEn enplegua sustatzeko plana aurkeztu du eta konpromisoa hartu du 44.000 lanpostu sortzeko 2016ra artean, horietatik 12.711 aurten. Egungo langabezia tasa, biztanleria aktiboaren %15,93koa da, eta 2013an krisiak 19.000 utziko ditu lanik gabe. Urkulluk onartu du plan hau ez dela “sendagarria”, enplegu eza “arintzeko” baino ez duela balioko. Plana aurrera ateratzeko 281 milioi euro bideratuko dituzte 2013an diru-kutxa publikoetatik eta beste 733 milioi euro eremu pribatutik. Hori guztia, dena den, EAEko aurrekontuen onarpenaren baitan dago. Aurrekontuok, hain zuzen, otzantasun handia erakutsi dute Madrilekiko eta Bruselarekiko.

Lehenik, langabeziaren aurkako plan estrategikoa izanik, harrigarria da eragile sozial, patronal, sindikatu, diputazio eta alderdi politikoekin landu gabe iragarri izana. Are harrigarriagoa da aurrekontuen onarpenaren menpeko plana izatea. Arrazoia dute uste dutenek plan honek marketin operazioa dirudiela, Gasteizko exekutiboak benetako egitasmo zehatzik ez duelako. Aurrera ateratzen ez bada, EAJk jada eskopeta prestaturik dauka ustezko arduradunei tiro egiteko: oposizioan dauden politikari eta sindikatuak.

Bigarrenik, bai EAJk baita bere Gobernuak ere, badakite langabezia EAEn estrukturala dela eta tapaki aringarriek ez dutela ezertarako balioko. Plan estrategikoa behar da, baliabide ekonomiko handiagoak eta bestelako neurriak eskainiko dituen plana, lanaren banaketa kasu. EAJk AHT gisako obra faraonikoak babesten ditu, 4.200 milioi euro kostako direnak; eta jeltzaleak prest dira finantzaketa aurreratzeko. Garbi dago Urkullurentzat eta bere alderdiarentzat AHTk lehentasuna duela langabeziaren aurrean. Langabeziaren aurka, marketin operazioak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude