Jokin Azpiazu Carballo

Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu

  • Umorez III jardunaldiak antolatu zituen Bertsozale Elkarteak otsailean. Bertan, Gizon taldeak eta maskulinitatearen inguruko diskurtsoak tesinako edukiak azaldu zituen Azpiazu Carballok. Orriotara ekarri ditugu hitzaldiko hainbat pasarte, baina ez galdu bideoz ikusteko aukera www.argia.eus/multimedia kanalean.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2013ko martxoak 31

Aldatzen ari da maskulinitatea?

Gauza guztiak ari dira aldatzen, eta maskulinitatea ere eraldatzen ari da, noski, ezinezkoa litzateke bere horretan mantentzea. Baina beste gauza bat da aldaketa horiek egintzat ematea eta aldaketa horiek beti onerako direla pentsatzea. Akademia munduan bi muturretako irudikapenak ditugu: aldaketa gauzatu denaren irudikapena, eta gauzak ez direla asko aldatu adierazten duten adibideak.

Ni ez naiz kokatzen ez batean ez bestean. Aldaketak ez baitira unibertsalak, talde ikusgarri batean gauzatu badira ere. Gauza bat da esatea guk ezagutzen dugun jende dezente bere maskulinitatearen inguruko kuestionamendu eta eraldaketa interesgarriak egiten ari dela, eta beste gauza bat da esatea maskulinitatea krisian dagoela.

Arlo akademikoa feminismotik urrunduz

Ikerketa bi alorretan garatu dut: arlo akademikoan zer gertatzen ari den aztertu dut marko teorikoan. Eta bestetik, gizon taldeetan, gizartean orokorrean zer gertatzen ari den landu dut. Horretarako gizon taldeek egin dituzten manifestuak eta idatzi laburrak aztertu ditut. Beraz, aztertutakoa ez da izan gizon horiek esan dutena, publikoki esan dutena baizik.

Arlo akademikoan, Euskal Herrian oraindik ez da apenas maskulinitatear buruzko ikerketarik gauzatu. Garaiz gaude beraz, ikerketei hasieratik ikuspegi kritikotik eusteko. Beste herrialdeetan maskulinitatearen inguruko ikerketak zer propio bat bailitzan garatzen ari dira, unibertsitate askotan departamentuek izen hori daramate. Horrek irudikatzen du maila teorikoan feminismoarekiko ematen ari den urruntzea. Maskulinitatearen inguruko ikerketak asko zentratu dira identitate kontuetan, zer den gizon izatea, zer adierazten duen horrek, nola mugitzen garen, nola egiten ditugun gure erritualak, nola eta nola eta nola... eta ez hainbeste teoria feministak garatu dituen esparruetan: hegemonia, boterea... Urruntze horrek pena ematen dit. Teoria feministetan oso garrantzitsuak izan diren kontu batzuk, maskulinitatearen teorietan ez dira agertu ere egiten.

Nire tesinarako gai zehatz bat hartu nuen: subjektu politikoa. Zer gertatzen da mugimendu feministak azken 30 urteotan egin duen eztabaida horrekin? Garai batean emakumea gauza bat eta bakarra zenean, feminismoan subjektu politikoa emakumea zen: nor da feminismoaren subjektua? Emakumea. Nork egiten ditu aldaketak? Emakumeak. Baina gai hori problematizatu egin zen, eta zera planteatu zen: emakumea izatea gauza bat da eta emakume pobrea izatea beste gauza bat. Eta emakume beltza izatea beste kontu bat. Eta emakume lesbiana beste kontu bat. Hor feminismoak lan handia egin du: nola artikulatu mugimendu bat, nola artikulatu subjektu estrategiko komun baten aldarrikapen eta ideia batzuk, aldez aurretik jakinda ez garela ari unibertsala den subjektu batez. Ez dakit nik hainbeste tinta beste ezerk sortu ote duen azken 30 urteotan feminismoan. Oso eztabaida interesgarria da, maila politikoan mugimendu askori eragiten diena, oso ekarpen interesgarri eta garrantzitsua da... eta maskulinitatearen inguruko teorietan ia ez da inon ageri. Horrek kezka sortzen zidan eta horri buruzko azterketa egin dut marko teorikoan.

Emakume subjektuaren haustura horrek eraikuntza sozialaren ideia azpimarratzen du, alegia, ez gara jaiotzez zerbait, eraiki egiten gara, eta eraikuntza horretan faktore ezberdinek eragiten dute, naziotasunak, klase sozialak, arrazak, sexu aukerak, eta abar. Maskulinitate taldeek ere planteatzen dute deseraikitzea: “Goazen deseraikitzera gure nortasun hori eta goazen ongi dagoena hartzera eta gaizki dagoena baztertzera”. Baina saiatu nintzen zalantzan jartzen subjektuen deseraikuntza berdina izan daitekeenik. Feminismoan subjektuaren deseraikuntza egiteak izan duen koste politikoak ez du zerikusirik maskulinitatearen deseraikuntzarekin. Ikaskide batek esaten zidan, “emakumeek 200 urte daramagu subjektu bat lortu nahian eta orain lortu dugunean, esan behar diguzue deseraiki egin behar dugula?”. Asko haserretzen zen, eta arrazoiarekin. Mugimendu feministak ausart hartu du erronka hori. Uste dut maskulinitate taldeetan askotan ikuspegi eroso eta lasaiagotik egiten dela.

Zer da “matxo” izatea, zer gizon?

Gizon taldeetako diskurtsoen analisira pasako naiz. Badakigu zer den “matxoa” eta badakigu hori ez dugula nahi. Baina zer da gizon izatea? Gizonak aldatu egin behar direla esaten dugunean, zeintzuk dira aldaketa horien subjektuak? Nor da aldatu behar den gizon hori? Topatu nuen gauza interesgarrietako bat izan zen harreman heterosexualetan kokatuta zegoela diskurtso guztia. Eta diskurtso hori jasotzeko kandidatuak ere heterosexualak ziren eta bikote harremanean antolatutakoak, gainera. Are gehiago, gurasoak gehienetan. Oso erreferentzia gutxi topatu nituen beste maskulinitate batzuen eraldaketa beharraz.

Eta hori arriskutsua iruditzen zitzaidan bi aldetatik. Batetik, erregimen heterosexual eta familiarrean ez gaudenok ez gara gizonak? Nik ez daukat arazorik horrekin, esango nuke “oxala!”. Baina beste kezka hau larriagoa iruditzen zait: guk ere ez dugu aldatu behar? “Bizitzaren alde gaiztoan” jaio garenok jada dena egiten dugu ondo? “Marikita bazara nola izango zara sexista edo matxista?, ezinezkoa da”, arrazonamendu hori oso larria iruditu zitzaidan. Nik gay giroan ezagutu izan dudan matxismo atzerakoia sekulakoa izan da.
Aldatu behar duen gizonaren oso irudikapen hertsia topatu nuen. Zer da “matxoa”? “Andaluza (edo latinamarikarra edo afrikarra, baina kanpokoa), hargina, oso matxista agerikoa, piropolaria”... Inork ez du bere burua horrekin identifikatzen. Baina horrek ez du esan nahi guk jarrera sexistarik ez dugunik. Iruditzen zait ez ote garen ari estereotipoaren kontra borrokan, errealitatearen kontra ari beharrean.
Beste galdera bat ere ekarri nahi nuen: nortzuk ari dira aldatzen? Aldaketak teoria soziologiko, antropologiko, filosofiko maskulino ilustratuan zerikusi handia du boluntarismoarekin. Aldatu nahi dugulako aldatzen garela pentsatzen dugu. Eraldaketak barrutik kanporako prozesuetan kokatzen ditugu. Zergatik? Gizonezkoontzako eta zientzia maskulinoarentzako oso zaila delako onartzea gauzak gertatu egiten direla baina guk ez ditugula kontrolatzen. Duela aste batzuk lagun bat ikusten izan nintzen. HIESA dauka eta bajualdi gogor baten ondorioz ospitalean egon da. Gauza kurioso bat esan zidan: “Ni 60 urtera heltzen naizenean, heltzen banaiz, eta gizonak gizon izateari utzi izanaren krisian erortzen direnean, nik ez dut krisi hori izango. Zeren nik jada badakit zer den dependentea izatea, nik jada badakit zer den sexu harremanak izateko zailtasunak izatea, nik jada badakit zer den gizon ez-osoa izatea”. Bere kabuz egin al du hausnarketa eta berak planteatu al du aldatzea? Ez, bat-batean bizitzak egoera batean jarri du non maskulinitatea gidatzen duten printzipio nagusiak (autonomia totala, norberaren kontrola izatea eta abar) erori egin zaizkion eta ezin dituen hain erraz berreskuratu. Gure herrian gizon etorkin asko dago, beren jatorrizko herrian oso lanbide “matxoa” zeukatenak eta orain jende nagusiari pixoihalak aldatzen ari direnak. Bere maskulinitateak kolokan jarri dira, baina ez beraiek aukeratu dutelako.

Eremuak irabazi bai, eta galdu?

Harridura handia sortu zidan etxeko lanen inguruan sortutako diskurtso horrek guztiak. Oso paper zentrala jokatzen zuen gizon taldeetako proposamenetan. Aldiz, esparru publikoari begira ez zegoen horrenbesteko proposamenik. Badirudi gizonezkook egin behar ditugun eraldaketa bakarrak orain arte egin ez ditugun etxeko-lan eta zaintza lan guzti horiek gure gain hartzea direla. Hori egin behar dugu, beharrezkoa da eta zorretan gaude horretan. Garrantzitsua da esparru hori geure egitea, eta horretan ari gara, baina beste esparru batzuk ez ditugu utzi.

Norberak hainbeste lan ordu eta gero, etxera ailegatu eta etxean laguntzen du, primeran. Baina norberak ez du planteatzen bere lanaldia murriztea. Gizonezkoek ez dute lanaldirik murrizten, inkestek horrela esaten dute. Amatasun eta aitatasun kontuetan, gizonezkoek lagundu egiten dute, lehen baino askoz gehiago, noski, baina lanaren, karrera profesionalaren edo karrera akademikoaren esparrua, hori ez da abandonatzen. Hori arazo bat da eta zera adierazten du: guretzat etxeko lanetan inplikatzen hasteak balio anbibalentea daukala: alde batetik faenatxo bat da, baina bestalde esparru bat irabazten ari gara, bere ondorio positiboak dituena. Baina zer diogu esparruak galtzeaz? Badaukagu proposamenik? Amantalak jantzi bai, baina katedrak kendu behar ditugu? Horrelako postu bat eskaintzen digutenean uko egin behar diogu? Lanaldi murrizketak hartu behar ditugu? Planteatu behar dugu ez ditugula kargu publikoak hartuko? Konplexua da eta ez dut esaten horiek direnik irtenbideak.

Horrek garamatza zera planteatzera: zertarako behar dugu aldaketa? Topatutako adierazpen argigarri bat hau izan zen: “berdintasunak denontzako abantailak ditu”. Hau etengabe errepikatzen da manifestu eta idatzietan. Eta nik uste dut ezetz! Abantaila batzuk irabaziko dira, baina pribilegio batzuk albora utzi beharko dira. Eta pribilegioak uzteak ez dakar abantailarik. Euskararen kasu bera da, Euskal Herrian euskaldun oso izatea ez da abantaila, baina ahaleginak egiten ditugu nahi dugulako edo hala behar duela sinisten dugulako.

Kanal hauetan artxibatua: Feminismoa  |  Generoa

Feminismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Gurasoen nahia Euskaltzaindiaren menpe

Euskarazko pertsona izenen sorkuntzak abiadura handiagoa eraman du arautzeak baino. Horri esker ditugu Izaro, Amaiur eta Eneritz izeneko neskak eta mutilak. Euskaltzaindiak ordea euskal izendegia finkatu du, eta bere hitzetan esanda “erregistro zibilari aholkuak” ematen dizkio. Erregistroetan, oro har, erakunde horren erreferentziak arau nagusitzat dituzte. Orain oso zaila da mutilari Izaro jartzea eta neskari Iraitz. Generoari lotutako eztabaida ordea, hainbat izen mistoren gorabeheratik haratago doa. Fokua zabaltzen saiatu gara ondoko erreportajean.


26 euskal emakumeren ekarpenak, Angela Davisen argitan

Angela Davis ekintzaile feministak Euskal Herrira egindako bidaiak lorratza utzi zuen. Hainbat euskal emakumek, Davisen olatuari jarraituta, ekarpen sendoak egin zituzten otsailaren 6ko mintegi hartan. Orain, ekarpenok paperean datoz.


Matxitoei hortzak erakusten dizkieten ikasleen rapa

"Aske maite nazazu" ("Estima’m lliure") da rap abestiaren izena, 16 ikasle valentziarrek idatzi eta kantatu dute eta bideoa interneten arrakastatsu zabaltzeaz gain, genero indarkeriaren aurkako lehiaketa bat irabazi du.


2016-07-17 | Xabier Letona
Borrokatu iceberg matxistaren oinarriak

Iruñean hilaren 7an sexu erasoen aurka Udaletxe Plazan izandako bilkura erraldoia deigarria izan zen. Lorpen handitzat hartu zen eta pozgarria ere izan zen milaka pertsonak erantzun tinko hori ematea egun horretako goizaldean izandako bortxaketari. Ematen du familia eta lagunen artean sexu erasoez gehiago jarduteko a

...

Na´ma Hamrouni. Sexismoaren eta arrazakeriaren bidegurutzean
"Onartu beharra dago emakume zuri gisa toki pribilegiatuan garela"

Emakume arrazatua du gogoetaren subjektu Naïma Hamrouni ikerlari feminista quebectarrak. Le sujet du féminisme est-il blanc? Femmes racisées et recherche féministe (Feminismoaren subjektua zuria ote da? Emakume arrazatuak eta ikerketa feminista) liburua atera berri du beste hainbat ikerlarirekin batera. Intersekzionalitateari eta feminismoaren deskolonizazio beharrari buruzko obra ezinbestekoa.


Irantzu Varela, Faktoria Lilaren sortzaileetako bat
"Emakumeok geure desirei erreparatzen hasten garen egunean, akabo patriarkatua"

Oroz gain, komunikatzen daki Irantzu Varelak. Hainbat bideo eta hitzalditan ikusi duzu, baina, aurrez aurre berarekin topo eginda, indar berberarekin harrapatzen zaitu, eta batez ere, barrez leherrarazten.


Idoia Arraiza: "Bortxaketa baino lehen, naturalizatutako jarrera pilo bat daude"

Sanferminetan 17 sexu eraso salatu dituzte emakumeek eta 17 gizon atxilotu dituzte. Mugimendu feministen eta Iruñeko Udalaren lanak emaitza izan du. Eraso sexisten aurkako aldarria inoiz baino ozenago entzun da jai giro betean. Bilgune Feministako Idoia Arraizari balorazioa egiteko eskatu diogu.


Genero berdintasuna ikasgaia emango dute Galiziako ikastetxeetan

Irailetik aurrera, eta hala eskatzen duten ikastetxeetan, genero berdintasunari buruzko ikasgaia izango dute 12-14 urteko ikasleek Galizian. Astean ordubeteko iraupena izango du eta erabaki aitzindaria da Espainiako Estatuan.


2016-07-14 | Potxuak Martxan
Loditasuna lohitzat jo, eta murala ezabatu du Lekeitioko Udalak

Loditasuna lohia dela iritzita, hondartzako murala ezabatu du udalak. Muralean emakume lodi ahaldundu bat agertzen zen, bere gorputzarekin gustora. Arrazoiak paisajistikoak ei dira, muralean irudikatu genituen emakumeak ez dituzte antza, udal irizpideak betetzen.


2016-07-13 | Estitxu Eizagirre
Zer gertatzen da bertsolaria emakumea denean?

Europa bat-batean jardunaldien barruan, uztailaren 13an kantu inprobisazioa eta genero ikuspegia landu dute.


2016-07-13 | Estitxu Eizagirre
Treva Lindsey: Hip hop feminista bideoean azalduta

Europa bat-batean jardunaldien barruan, uztailaren 13an kantu inprobisazioa eta genero ikuspegia landu dute.


2016-07-13 | Ahotsa.info
Nola "feministizatu" zuten Sanferminetako Txupinazoa?
MULTIMEDIA - erreportajea

Ahotsa.info Iruñeko Sanferminetako Txupinazoa "feministizatu" zuten neskekin bildu da. Ekintza nola egin zuten eta zenbat oztopori aurre egin behar izan zieten kontatu diete. Ekimena ongi atera izana mugimendu feminista indartsu dagoenaren erakusle dela azpimarratu nahi izan dute.


2016-07-11 | Hala Bedi
"5.000 urteko logika patriarkala apurtzen saiatzen ari gara emakume kurduok"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Michelle Allison militante kurdua Gasteizen izan zen uztailaren 5ean. Kurdistango orainaz eta etorkizunaz, iraultzako emakumeen paperaz eta mugimendu feministaren erronkez hitz egin zuen.


San Ferminetako bortxaketa: akusazio partikular gisa aurkeztuko da Iru˝eko Udala

Eraso sexisten aurrean “inplikazio aktiboa” eskatu du Udal Gobernuak. Kaleratutako oharrean adierazi du eskura dituen “mekanismo guztiak” abiaraziko dituela haiek geldiarazteko.


2016-07-06 | Ahotsa.info
Sanferminetan eraso matxistarik ez dela onartuko ozen aldarrikatu dute
MULTIMEDIA - erreportajea

Iruñeko mugimendu feminista kalera irten da astearte gauean manifestazio ikusgarrian. Sanfermin hauetan eraso edota indarkeria matxistarik ez dela onartuko adierazi dute.

Argazkia: Ekinklik.


2016-07-05 | Kanaldude.tv
Emakumeak eta sorkuntza
MULTIMEDIA - solasaldia

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 20. edizioan antolatu zuten "Emakumeak eta sorkuntza" solasaldia.


2016-07-01 | ARGIA
Abasolo kasua: Portugaleteko Udalak gogoeta eskatu dio futbol taldeari jokalaria fitxatu izanagatik

Hainbat herritarrek futbol taldeari jokalariaren fitxaketa etetea eskatu dio, Paul Abasolo sexu erasoengatik zigortua baita. Udalak ez du halakorik onartu, baina fitxaketa irizpideez gogoeta sakona egiteko eskatu dio futbol taldeari.


Eskoziako printzesari arkua eta gezia kendu zizkiotenekoa

Disney Princess marketin negozioa kontuz ibiltzekoa da, neskatilak 3-4 urte dituztenetik estereotipo femeninoetara makurrarazten dituzte. Hala dio Sarah M. Coyne ikerlariak 200 umerekin egon ondoren.


2016-06-30 | ARGIA
Irungo alardean emakumeak 20 urtez

1996an Bidasoaldeko Emakumeak taldeak eztabaida piztu eta urte hartan 57 emakume eskopetari atera ziren Irungo alardean, tentsio eta liskar handien artean. Hondarribian ere saiakera egin zuten hainbat emakumek. Orduz geroztik, aurreiritziz jositako haustura soziala gertatu zen bi herrietan. Azken urteetan alarde parekidearen desfileak istilu larririk gabe egin ahal izan dira, baina ez era normalizatuan. 20 urte geroago, aurten ere beste behin ere emakumeak alardean izan dira ekainaren 30ean, eskubideek eta festak bat egin dezaketela erakutsiz.


2016-06-28 | dantzan.eus
Jaietan dantza egiteko deialdia emakumeei ere zabalduko diete Berrizen

Berrizko Udalak, hala nola herriko hai batzordeak, dantza taldeek eta zenbait herritarrek sinatutako agiria argitaratu du dantzan.eus webguneak. Adierazi dutenez, urratsak egingo dituzte bertako jaietan ohikoak diren dantza saioetan, aurrerantzean, emakumeen parte hartzeari ateak irekitzeko. Hona hemen agiri osoa dantzan.eus-en publikatu bezala:

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude