Piztu Ezazu Argia 970x90

 Larrun 

Ipar-haize ufadak independentziarantz

Hasiera batetik lortu beharrekoa elkar-ezagutza da, mugaren alde bietatik. Honek berebiziko garrantzia dauka, hainbat faktorerengatik errealitate bat baino gehiagotan banatuta bizi garelako.

Mertxe Colina

2363. alea
2013-03-31
alde 1    kontra 0

Muga fisikoek, Historiako gertakariek (Frankismoa Hegoaldean/ Mundu gerlak Iparraldean), baita kultura desberdinetan bizi izanak, guk nahi ez genituen ezberdintasun filosofiko-kulturalak sortu dizkigu. Egoera politikoan ere ikus daitezke, Iparraldeak ez baitu onarpen instituzionalik, nahiz eta 200 urte diren borroka horretan, departamendu eskaera, autonomia edo instituzio berezien aldarrikapenarekin adibidez. Gaur egun oraindik mugaren bi aldeetan errealitate hauen kalteak nabarmenak dira: prepotentziazko jarrerak edo frustrazio espresioak besteak beste.

Honetaz gain, eskakizun hau nola azaldu abertzaleak ez direnei? Galdeketa, edozein herriren eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, gurearena barne. Jendarteari independentziaren beharrizana, ondorioak, nola gauzatzen den... azaldu behar zaizkio eta sozialki legitimizatu. Nola? Iparraldean elkarleanean hainbat proiektu aurrera eraman dira, eskubide-betetzearen aldarrikapenean oinarrituz. Nahiz eta korronte politiko ezberdinetakoak izan, gai gara elkarrekin proiektuak abian jartzeko: Batera, Laborantza Ganbara, Seaska, errepresioaren aurkako mugimendua Aurore Martinen kasuarekin besteak beste. Gaitasun hau baliatu behar dugu egitasmo berrian lan egiteko.

Honez gain, azpimarratu beharra dago aro berri batean gaudela. Orain arte batzuek borroka armatua aitzaki modura erabiltzen zuten elkarrizketa saiakerak zapuzteko: ez da gehiago oztopoa. Tamalez, zenbaitek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta testuinguru aldaketa argia egon. Gaur egun bakoitzak bere ikuspegia eta proiektua mahai gainean jarri dezake inor baztertu gabe. Elkarlanetik lortutako adostasun zabal eta indar-metaketak, eskubideak legeetan inkorporatzea ekarriko luke, hauen onartaraztea “inposaketa positiboa”-ren bidez, “legearen funtzioa elkarbizitza” delako.

Lankidetza honen adibide eta Lizarra-Garazi garaiko porrotaren ondorio nagusia, Udalbiltzaren gelditzea izan da. Euskal Herriko hautetsi guztien kolaborazioa ezinbesteko lan tresna zen “autonomian” bizitzeko: sozialki, ekonomikoki, hizkuntzari dagokionez, hezkuntzan... Mugaren alde bietan, bertako erabakiak herritarrek zuzenki izendatutako hautetsien bidez bertan hartzea alegia. Ez al da independentziaren lorpenerako tresna egokienetakoa? Aurrera eramaten baldin badugu, ez ote du ahalbidetuko instituzio legegileen sortzea?

Zaila ikusten bada ere, zenbait amets gauzatzen dira, edo behintzat egi bihurtzeko, gure esku dagoena egin behar dugu. Katalunia, Eskozia eta beste hainbat herrialdeetako haize ufadei jarraitzeko aukera dugu... onartezina litzateke ez baliatzea.

(*) Mertxe Colina Abertzaleen Batasuneko (AB) buruzagia da.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2362
 
azala2361

2363 zenbakia.
2013ko martxoaren 31
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys