Euskal estatua, nola eta nolakoa

  • Euskal Nazioa osatzen duten herritarren elkartea da Euskal Herria. Politikoki, Euskadi izena duen Nazioa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa biak, Lapurdi eta Zuberoak osatua. Nazio kontzientzia duen herriari, zer izan nahi duen erabakitzeko eskubidea dagokio, nazioartean funtsezko giza eskubidetzat aitortua: autodeterminazio-eskubidea.

Joseba Egibar
2013ko martxoaren 31

Eta hortik, herritarrek hala nahi badute, Estatu izateko eskubidea. Etorkizuneko Euskal Estatuaren mamian sartu nahi nuke orain.
Benetan aldi berri bati eman nahi badiogu sortzea, Euskal Estaturako bidean aurren-aurreneko urratsa hauxe onartzea da: ez dagoela ezer giza duintasunaren aurrekoa denik edo bere gainetik dagoenik, ez ideia edo egitasmo politikorik, ez hauen defentsarik, ez bidegabekerien salaketarik, ezta Estatu arrazoirik ere. Euskal Herri independente eta sozialistagatik giza eskubideak tiroz eta bonbaz txikitzea justifikatua dagoela denbora askoan sinetsi eta barneratu du makina batek, heldu nahiz gazte. Ez dago zalantzarik: zuztarretik aldatu beharko ditu pentsaera eta sentiera. Bai pertsonalki bai kolektiboki.

Beste mugarri bat ikusten dugu ezinbestekoa: mugarri demokratikoa. Alegia, ez dago ideia edo egitasmo politikoen alde egitea galarazterik ezta ere horiek gauzatzeari betoa jartzerik, bide baketsu eta demokratikoen bidez bakarrik defendituak direnean eta gizartearen gehiengoa alde daukatenean. Printzipio honek erabakitzeko eskubidera garamatza. Euskadik, herria denez, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka eta hori gauzatzeko akordio berri bat egin behar da. Azken hitza herritarrek dute. Eta gero, egokitzapen juridiko-politikoak egin, baiezkoa nagusituz gero.

Gure helmuga ez da edonolako Estatua. Ez dugu nahi historian porrot eginda geratu den eredu sozialista/komunistarik. Ezta ere indarrak metatzera hots eginez hasi eta botere-metaketan amaitzen den alderdi bakarreko estatu klaserik. Arrotza da Euskadiko kultur politiko, sozial eta ekonomikoan, baita XXI. mendeko Europan ere. Are okerragoa, beste indarkeria baten atea izan daiteke. Gogoratu besterik ez ditugu Sobietar Batasunaren eta Ekialdeko Alemaniaren porrota; ikusi baino ez daukagu haien sokako zenbait tokitan gertatzen dena: injustiziazko egoeretan salaketa bidezkoak egin eta, agintera iritsitakoan, injustizia erein, boto bidez lortutako gobernua sistema itoa bilakatuz.

Europar Batasunean gaude, zorionez. Bideak bestelakoak dira ipar eta erdialdeko sozialdemokrazian, Norvegian, Danimarkan, Alemanian... Justizia soziala eta elkartasuna ederki josten dira enpresak aurreratzearekin eta ekonomia indartzearekin; arlo publikoak eta pribatuak, enpresariek eta sindikatuek badakite elkar hartzen herri-beharrei erantzuteko; elkarrizketa, ardura eta errespetua dira lege; gehiengoaren aginduak betezale, demokrazia sendoak dira. Horrelako Estatuetara begiratzen du EAJk.

Gure bide-orrian, eskubide historikoak gaurkotu eta estatus politiko berria proposatzen dugu: Euskadiko zazpi herrialdeak Nazio izaerako egitura politikoan konfederalki elkartuta, nazioaren batasuna eta herrialdeen berezitasuna bermatuz eta estatuekin kideko harremanak ziurtatuz. Pluraltasuna gatazka-gune izaten da eta serio hartu beharra daukagu, aske eta bakean bizitzeko, hitza eta begirunea zor dizkiogula elkarri.

Ez da elkarren aurka borrokan aritzeko garaia. Herri-mugimendua piztu eta indartzeko, bat egitea da motorra. Horrela erakarriko dugu jendea marko juridiko, ekonomiko, instituzional eta politiko berriaren aldera, Euskal Estaturako bidean. Eta bitartean, gure aurrekoek utzi ziguten aldarria hots egingo dugu: Gora Euskadi Askatuta!

(*) Joseba Egibar EAJko GBBko presidentea eta legebiltzarkidea da.

Kanal hauetan artxibatua: Independentismoa  |  EAJ

Independentismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Herritar Batasuna sortzeko eztabaida prozesua abiatu dute

Hainbat alderdi eta eragile sozialek hartu dute parte Iruñean eginiko agerraldian. Lau helburu nagusi identifikatu dituzte Herritar Batasuna eraikitzeko: independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta birbatasuna. Feminismoaren eta ekologismoaren ideiak ere funtsezkotzat hartu dituzte.


2017-01-04 | Xabi Anza
Prozesu independentista, burujabetza sozialetik

Plazera da lagun baten liburuaren edizioaren lekuko izatea. Hau gainera, sindikalismoaren apasionatua izateaz gain, zure idazkari nagusia izan bada, plazera harrotasun bihurtzen da, militanteek beti militante izaten jarraitzen duten erakunde baten parte sentitzearen harrotasuna. Eta, nire kasuan bezala, ELAren fundazioaren arduradun bazara, zeinak bilatzen duen sindikalismoaren aspirazio eta itxaropenek behar eta merezi duten oihartzuna lortzea, orduan harrotasuna gogobetetze bihurtzen da... [+]


2016-12-06 | ARGIA
Espainiako Konstituzioaren aurkako aldarria kalean eta lantokietan

Hainbat moduz egin zaio aurre Hego Euskal Herrian Espainiako Konstituzioaren urteurrena ospatzeko egutegi ofizialak abenduaren 6an ezarrita duen jaiegunari. Mobilizazio jendetsuena Durangon egin da, Independentistak sareak deituta.


2016-10-05 | Ahotsa.info
Urriaren 9an Euskal Herriko erdigunera mendi martxa antolatu du Independentistak sareak

Irurtzuneko Iratxo mendi taldeak, Sakanako mendizaleak eta Independentistak sareak antolatuta Euskal Herriko erdigunera mendi martxa egingo da datorren igandean.


2016-09-20 | Imanol Epelde
Jango ez bagaituzte

Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian.


"Ez nuen Euskal Herri txiki batean bizi nahi Bartzelonan"

ARGIAko kolaboratzaile fina Bartzelonatik Aritz Galarraga unibertsitate irakaslea. Hamaika ditu, gatz eta piper, parte hartzeak han eta hemen. Ongi etorri beraren kritika minak, beti eta gehienean errespetuz, ironiaz eta umorez eginak.


2016-07-14 | ARGIA
Frantziako egun nazionalaren aurka, desobedientzia deitu dute

Euskal Herria aldarrikatuz kartelak jarri dituzte Behe Nafarroan Frantziako Egun Nazionalaren bezperan. Ostegunean, ostera, 250 lagun bildu dira Donibane Lohitzunen Aitzinak deituta.


2016-06-06 | Xabier Letona
Indarrez lehertu da independentziaren lehen olatua

Bozkatzeko eskubidea zuten herritarren %30ek eman du botoa euskal estatuaz egin den galdeketan, eta hori oso emaitza ona da, kontuan hartuta halako galdeketa moldean gertatzen dena.


2016-06-05 | Xabier Letona
Herrien txanda da

Dena doa azkar gaur egungo munduan. Hiru urte dira Gure Esku Dago sortu zela 2013ko ekainean eta 2016ko ekainaren 5ean burujabetza eta independentziari buruzko lehen galdeketak egitera doaz Euskal Herriko 34 herritan. Zer girotan dator kontsulta? Zein emaitza izango ditu? Eta 2018a eta gero zer?


2016-05-22 | Xabier Letona
IN-DE-PEN-DENTZIA, ba al da baldintzarik Euskal Herrian?

Zertan ote da independentzia prozesua Euskal Herrian? Gaia aztertu duten bi ikuspegi batu gura izan ditugu elkarrizketa honetan. Irakurleak ikusiko duen legez, desberdinak dira, baina bada parekotasunik ere haien esanetan. Egun ez dute baldintza egokirik ikusten Euskal Herrian independentzia prozesu bat irekitzeko, baina aurrera begira baikor ageri da Goikoetxea, eta ezkor Barandiaran.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude