Gazteok, haserretu gaitezen!

Betidanik entzun izan dugu “etorkizuna gazteena dela”. Hitz ederrak, baina errealitatea ez da hain argia. Horrelako esaldia betetzeko aurreko belaunaldiek leku egokia egiten saiatu beharko luteke, baina gaur egungo egoera ikusita, gure gazteek ez daukate itxaropentsu egoteko arrazoi gehiegirik. Bizitza proiektua gauzatzea ez da inoiz erraza izan, baina gaur egungo aterabidea okerrago bihurtu zaigu.

Gure artean urte on samarrak izan ditugu, gazteek aurrera egin zezaten, beren bizitza proiektuak itxuraz gauzatzeko: langabezi gutxi eta ikasteko aukerak ugari. Hala ere, norbaitek etxebizitza eskuratu nahi bazuen, auzo-gune edo herri txiroagotara joan behar zuen.

Gaur egungo egiturazko krisialdi honen ondorioz, gazteen egoera ekonomikoa, 15etik 25 urtekoen artekoa, erabat okertu da. Izan ere, gazte multzo honen langabezi tasa ehuneko 39,30era heldu zaigu EAEn, 15 milatik gora lanik gabe daudelarik; hamarretik lau langabe. Zifra hau oraindik okerragoa da Espainiako Estatuan, non ehuneko 55,50 baita; hamarretik sei langabe daude!

Zer egin egoera larri horretatik irteteko? Badirudi Europako Batasuneko (EB) agintariak kezkatzen hasi direla langabezi tasa garaiegiak direlako, batik bat Mediterraneoko herrialdeetan. Baina, euro-zonan ere adin horretako gazteen artean langabezi tasa ehuneko 25era heldu da. Benetan datu kezkagarriak.

Egoera larri hau konpontzeko EBk 6 mila milioi euroko funtsa bat eratzeko asmoa dauka 2014tik 2020ra bitarteko zazpi urteetan erabiltzeko, gazteek lana errazago aurkitu dezaten. Kopuru horretatik 918 milioi Espainiak eskuratuko omen ditu. Funtsa horrez gain, estatu kideek ere dirua jarri beharko dute helburu bera erdiesteko. Dena dela, Espainia bezalako estatu batentzat urteko 131 milioi ez da asko eta funtsa gehiago lortzeko guztiok presionatu beharko ditugu EBko erakundeak, baita estatukoak eta erkidegokoak ere. Jendarte zibilak, gazteak buru, mugitu beharko du, gutxieneko duintasunarekin bizi nahi bada.

Bestalde, azpimarratu behar da aipatu diru hori enpresei emango zaiela langile gazteak kontratatzeko, Alemanian edo Austrian bezala, 400 bat euroko soldataren truke. Baina ez dakigu zer gertatuko den diru laguntza horiek amaitutakoan; ziurrenik kaleratu egingo dituzte. Gainera, ez dago batere argi nor kontratatuko diren: goi mailako ikasketak amaituta dauzkaten gazteak edo oinarrizko ikasketak burutu gabe dauzkatenak. Halaber, kontratu mota hauek ez diete gure gazteei aukera handirik emango bizitza proiektu duina ahalbidetzeko.

Jendarte politika honen ondorio nagusietako bat enpresariek –finantzariak ere kontuan hartuta– Barne Produktu Gordinaren zati handiago bat eskuratzea izango da, langileek eskuratzen dutenaren kalterako. Izan ere, 2012an bertan, langileen zatiak ehuneko 8,50 egin zuen behera eta zati hori BPGren ehuneko 44,20ra erori zen; bien bitartean, enpresariek ekoizpen horren ehuneko 46,10 lortu zuten eta gainontzekoa zergetara joan zen.

Batzuk aberasten diren bitartean, gazteriaren gehiengoak ezin du bere bizitza proiekturik gauzatu, ez duelako lanposturik, are gutxiago etxebizitzarik. Azken finean, egoera tamalgarri hau ez al da nahikoa jendarte osoa haserretzeko? Haserretzea, hain zuzen, izango litzateke Stéphane Hesseli egin diezaiokegun omenaldirik hoberena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Analisia
Agroekologia, alternatiba politiko bat

Gabonei buruz gaizki esaka behar baino gehiago jan eta edan, hondamendira garamatzan kontsumismoaren parte garela onartu eta gurutze hori eramangarria egiteko bidea aurkitu, etzidamu egunerokora itzuli arte. Askok egingo dugu hori, eta ez dut uste indibidualki eta etxean... [+]


Ertzeko bizitzen auto-eraketa sareak eta KoopFabrika

Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua... [+]


Eguneraketa berriak daude