Fukushimara bisitan, ezinbestean labur

Fukushimako langileak.
Fukushimako langileak.AP Photo/David Guttenfelder

Bi urte igaro dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik, eta 27 Txernobyleko istriputik. Azken horretan bigarren estalkia eraikitzen ari dira, eta itxura guztien arabera elementu erradioaktiboen kanposantu bihurtuko da. Fukushiman, berriz, erreaktoreen inguruko zaborrak biltzen ari dira oraindik, eta barruan dauden erregai barrak nola eta nora atera hipotesi hutsa dira.

Berriki, leherketaren bigarren urtea betetzearekin batera, TEPCO enpresa japoniarrak eta zentralaren jabeak zentrala ikustera gonbidatu zituen kazetariak. Fukushimatik 50 kilometrora dagoen Iwaki hiriko hotel batetik abiatu ziren kazetari horietako batzuk. Autobusez egin zuten bidaia eta bidean kontrol erradiologikoa egin zieten, hasieran eta amaieran; bitan aldatu behar izan zuten arropa, eta bigarrenean aurpegiari itsatsitako maskara jarri zieten. Ikusitakoak zabortegi handia zirudien, eta erreaktoreen inguruan ordubete baino gehiago ez zuten egin, bertako erradioaktibitate-maila jasanezina baita. 3.000 langile inguru ari dira lanean, edo etengabeko joan-etorrian, lan egitea zaila baita. Batetik, jantzi behar dituzten arropak deserosoak direlako, bestetik badirelako minutu gutxian egin beharreko hainbat lan, gehiegizko erradioaktibitatea jasan nahi ez bada.

TEPCOko teknikarien azalpenak egiten ari diren lanen ingurukoak izan ziren, eta ez zuten ezkutatu lan horien segurtasun falta. Badirudi zintzo ari direla lanaren zailtasunak aipatzean, baina beste intentzio bat ere izan daiteke zintzotasunaren atzean: arazo gaindiezinak topatuz gero, irtenbide posible bakarra erregaia milaka tona porlanen azpian uztea izan liteke.

Ildo horretan, aipatzekoa da Garoñako jabea den Nuclenor enpresak Banakako Behin-behineko Gordailua eskatu duela material erradioaktiboa bertan lagatzeko. Zentrala eraisteko derrigorrez eman beharreko urratsetako bat da hori. Espero dezagun gordailua behin-behinekoa izan arren, Garoñaren itxiera behin betikoa izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude