Terminator filmean ikusitakoa ez da zientzia fikzioa

www.todoroms.com

Terminator 2 filmean agertzen zen robot baten ezaugarri harrigarrienetakoa zen milaka zatitan puskatu arren zatiek berriro elkartu eta robota osatzen zutela.

Pittsburgheko Unibertsitateko (AEB) ikerlariak material auto-osagarrien bila ari dira aspalditik. Material horren konposizio kimiko zehatza ez baino arrasto batzuk eman dizkigute; tratamendu kimiko zehatza jasan duen gelatina berezi batekin probak egin dituzte eta, antza, gelatinazko atal bat zatitu ondoren, argiaren eraginez atalen arteko komunikazio kimikoa sortzen da. Behar bezain hurbil baldin badaude, zatiek hasierako egoerara itzultzeko joera erakusten dute. Komunikazio kimikoa naturako gertakaria da, eta batez ere ameben eta termiten artekoa da ikerlariei gehien interesatzen zaiena.

Orain arteko saioak ordenagailuan egin dituzte, baina laster benetako proba fisikoa egingo dute.


ASTEKARIA
2013ko martxoaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia
2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


Eguneraketa berriak daude