Diktaduraren kontra

  • Mario Ramos :: Kili txikia

    Ttarttalo, 2012


“Leo txikia zen, oso txikia, baina promes handiak zituen eginak. Errege izendatu zuten egunean, festa izugarria egin zuten, eta animalia guztiak gonbidatu zituzten”. Hitz hauekin, eta lehoi goxo eta sinpatiko baten irudi handiarekin hasten da Mario Ramos, 2012ko hondarrean zendu zen sortzailearen lan hau. Leo errege izendatu, eta apurka-apurka gero eta indar handiagoa erabiltzen hasiko da herritarren kontra, baita diktadura ezarri ere. “Zenbat eta gaiztoago, orduan eta handiago sentitzen zen, izugarri handi. Tronuaren gainetik zutik, eguneko umorearen arabera aldatzen zituen legeak. Animaliak beldurtzen hasi ziren”. Eta horrela, umore txarreko horietako egun batean, txoriei hegan egitea debekatu zien, jaio bezain pronto hegoak apurtu behar zizkieten.
Kili txikia txitatxo bat zen, amak maitasun osoz eta hegoak apurtu gabe hazia. Eta Kili txikiak egun batean Leo boteretsuari koroa kendu zion, errege kargua, eta koroa txerriari jarri buruan. Txerriak, orduan, urtean behin bakarrik garbitzeko agindua eman zuen eta Kili txikiak koroa kendu eta astoari jarri zion; honek orduan, irakurtzea, idaztea eta pentsatzea debekatu zuen eta Kili txikiak koroa kendu zion eta…
Mario Ramosek diktaduraren eta abusuaren kontrako istorio bizia eta guztiz gomendagarria eskaini digu alegia honen bidez. Modu sinplean, haurrek ere ulertzeko moduan, eta ateraldi burutsuak erabiliz (animalia ezberdinen bidez bakoitzak dituen burutazioekin jolastuz) umore kutsua ere izan dezake, berez oso gai serioa planteatzen duen liburu honek.
Egilea ezaguna da euskal irakurleentzat eta agian nabarmentzekoa da liburu honetan ez duela hainbeste erabili kolorea, ez duela jolastu paisaiekin, inguruko kontuekin. Horren ordez animaliak eta koroa –horia, urrezkoa, nabarmena– ikusarazten dizkigu orrietan. Hots, mezuari indar handiago emanez irudi lauagoak, sinpleagoak, eskaintzen ditu. Testua bezala irudia ere aldatzen da, baina, era berean, aurrekoaren eboluzioa da.
Askatasunaren aldeko aldarria baino gehiago, indarkeriaren eta botere gehiegikerien kontrako aldarria dugu liburua. Kili txikia txita bat besterik ez izan arren, bera dugu herrialdea askatuko duena, Leoren diktadurari amaiera emateaz gain beste diktadura berriei bidea ixten diena hasiera-hasieratik. Eta hau guztia haurrek ulertzeko eta haurrekin konpartitzeko moduan idatzia eta ilustratua. Eta horixe dugu liburu honen balio handienetariko bat, kontu oso serioez, gogoeta eta zeresan handia ematen duten kontuez, oso era sinplean aritzea; diktadura eta askatasuna haurrek ere ulertzeko moduan, eta era atsegin batean, kontatzea.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude