argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
AEBetako sufragistek kalea hartu zuten duela 100 urte

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko martxoaren 13a
Kenneth E. Behring C.

1913ko martxoaren 3an 5.000 emakume baino gehiagok manifestazioa egin zuten Washingtonen, Woodrow Wilson presidentearen kargu-hartzearen bezperan, boto eskubidea eskatzeko. Istiluak izan ziren poliziaren erantzun gogorra medio, eta hil horren 17an, barrutiko polizia superintendentea kargutik kentzea lortu zuten sufragistek; boto eskubiderik ez, ordea. Baina ondorengo asteetan sufragismoak inoiz ez bezalako protagonismoa izan zuen komunikabideetan. Boto eskubidea lortzeko bidea luzea izango zen, baina manifestazioa inflexio puntua izan zen.