Soziolinguistikak ez du marfilezko dorrerik

Bi iritzi ezberdin ditugu lerro hauen abiapuntu. Bata, duela dozena bat urte idatzitakoa; bestea, azken asteetan kaleratu berria dena.

XXI. mendearen hasieran Nekane Jausorok zioen euskal ikerkuntza soziolinguistikoko “lan gehienak mundu akademikotik kanpo eginak” zirela (Jausoro, 2000: Bat Soziolinguistika aldizkaria 37). Bestalde, Miren Loinaz eta Izaro Susperregik, Kale Neurketaren 2012ko emaitzen gaineko gogoeta eginez, horrela idatzi berri dute: “Hizkuntza berrikuntza izan daiteke hurrengo urteetako ildoa”. (Loinaz eta Susperregi, 2012: Bat Soziolinguistika aldizkaria 84)

Asmo orokor horrezaz gain, beste proposamen interesgarri batzuk ere egin dituzte Urtxintxa elkarteko bi lagun horiek, hala nola gazteengan ematen diren hizkuntza-ohituren aldaketaren uneak identifikatzea, bide berriak arakatzea euskararen alderdi ez-formala eskuratzeko familiak utzitako lekua bete dezaten, edota norbanakoaren hizkuntza-portaerarako barne motibazioak aztertzea. Proposamen ezin interesgarriagoak. Baina nola ekin?

Elkarrekin lotura garbirik adierazten ez zuten hasierako bi ideiak, orain harremanetan jar daitezke. Izan ere, urteak joan urteak etorri, Jausororen baieztapenaren balioak bere horretan dirau; alegia, euskararen corpusa aintzat hartzen duten ikerketak ez bezala eta salbuespenak salbuespen, estatusaren gaineko ikerlan gehienak giro akademikotik at bultzatuak eta burutuak dira. Hori kezkarako motiboa bada.

Izan ere, nola ekin “hizkuntzaren berrikuntza”ri euskararen estatusaren ikerkuntza “umezurtz” badago mundu akademikoan? Egia da soziolinguistika aplikatuan ikertzen dela, bai, baina ez akademiak sortuta, baizik eta euskalgintza herritarrak zein instituzionalak eta aholkularitza enpresek bultzatua. Ahalegin horiek lekutan daude Euskal Herriko giro akademikoetatik, eta horrela zaila –ezinezkoa?– da berrikuntza sakon eta emankorra sortzea. Berrikuntza ahalbidetzeko ikerketa zientifiko petoaren eta aplikatuaren beharra dago; baita bien arteko zubiak ere, bi-biek elkarri eta etenik gabe elika diezaioten.

Ez du, ez, euskararen soziolinguistikak, marfilezko dorrearen metaforaren arabera, bere baitan ixteko arriskurik. Hain dago urruti giro akademikoa soziolinguistikaren ikerlerroari ganoraz heltzetik!

Noizko, bada, politika zientifikoren bat euskal soziolinguistikarako? Nola antolatu eta nork bideratuko lan-ildo hori?


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude