Sareinak VI. urteurrena

Idazleak saretuz saritu du Maiatzek emakumea


Mikel Asurmendi @masurmendi
2013ko martxoaren 03a

Museoko leihoez bestaldean elurra mara-mara ari zueno, Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa lemapean ari ginen literaturaren mentura zaleok: hogeita bost emazteki inguru eta lau gizon. Literatura eta emakumea zen gaia. Sareinak taldeak saretu literatura zen objektua, Maiatz aldizkarian nahiz liburuetan parte hartu duten emakume idazleak subjektu. Literatur sistema, kritika literarioa, ideologiak... hizpide.

Maiatzen historiaren eta istorioen berri kontatu ziguten mahaikideek emeki. 1980ko hamarkadan euskal literaturaren sareak zulo asko zuela erran zuten. Alabaina, literaturaren sistemara jostun eme anitz bildu da harrezkero, zorionez. Maiatzek orori jostorratza eman dio eta saretutako testuen %30 emakumeek harilkatu dute. Sarea ez da Iparraldean soilik harildu gainera, Hegoaldeko idazleek ere sorleku izan dute Maiatz. Anartean, Hegoaldean izan dira ere literatur aldizkariak. Susa, konparazione. Alta, emetasun ezaugarri izanik ere, Susa gizonen biltoki izan zen batez ere.

1970eko hamarkadara arte, apezek eta notableek baino ez zuten literatura egiten Iparraldean. Herria zen euskaldunon erreferentzia nagusia, ez haatik gaitzetsia. Literatur eremua basamortua zen, eta are basagoa emakume idazle bakanentzat. Hegoaldetarrak frankismotik ateratzeko ahaleginetan ari zireno, Iparraldekoak François Mitterranden sarean zabuka hasi ziren. Laborarien seme-alabak plazaratu ziren idazle gisa, baita hiriko bizizale bilakatu ere. Ilusioa bazen, eta ez txikia. Nahiz eta ilusioa –Itxaro Bordak zioenez– galkorra izaten den, bikoteetan agitu bezala. Maiatzek idazleen askatasuna zabaldu zuen, emakume idazlearena partikularki. Eta ilusio hura emeki ari du egun, elur malutak antzo, ilusioak segitzen du euren baitan.

Marikita Tambourinek esperantzari irekitako leihoaren gisara azaldu zuen Maiatz. Kanpoan ilun antzo egonagatik –Oskarbi taldea gogoan– beti atertzen duela erran zuen. Tiraderan geratu testuek argia ikusten dutela noizbait, neguan ez bada maiatzean; emakumeen ahotsez izkiriatuak izanik ere. Berak, gizona izanik ere, Luzien Etxezarreta izan zuen bere testuen kriseilu.

Bere etxean Iparraldea eta Hegoaldea beti izan direla bat erran zuen Amaia Lasak. Bere gurasoak, ez halabeharrez, Baionako Katedralean ezkondu baitziren, aitatxi-amatxi frankismoarengandik iheslariak izaki. Ez alferrik. Maiatz Lasaren literatura etxea bilakatu da, ez alferrik ere, Amaia Lasa Maiatz sarean irakurleak biltzen –hots, harpidedunak egiten– saiatzen da.

Maiatz etxean espresio guztiak sartzen dira: euskara batuan nahiz euskalkietan paratuak, baita gure erdaratatik nahiz munduko erdara anitzetik ekarriak ere. Idazleek atxikitzen dute etxea zutik, liburu-garraioetan “asto lana” egiten dutenak ahantzi gabe.

Maiatz ez da izaterik Etxezaharreta eta Borda gabe. Alta, Itxaroren aburuz, etxeko maizterren –maizter nagusiak biak izaki– ahalegina naturala izan da. Luzienek garrantzia kendu zien subjektuei, pertsonek ez dutela horrenbesteko munta erranez. Maiatz garaiko giroan beharrak altxatutako etxea dela argudiatu zuen.

Kanpoan dena ez zen beltz, ez barruan dena zuri ere. Kalean elur maluten antzera aireratu ziren barruan emaztekien izenak, engoitik bertaratu ezin diren pertsona emankorrak: Marijane Minaberri, Daniele Albizu edota berriki hil den Helene Etxekopar Etxart. Haren arima gelan kulunkatu zen Amaia Lasaren ahotsean.

Kanal honetan artxibatua: Literatura

Literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-10 | Lander Arretxea
"Zaila da ohiturak aldatzea, baina liburu elektronikoak abantaila nabarmenak ditu"

Baditu –besteren artean– bi gabezia euskal literaturak: liburu elektronikoen urritasuna eta literatur lanen ibilbide laburra. Aritz Brantonek Booktegi ataria sortu du joera horiek aldatzeko. Euskarazko lanak formatu digital zainduan eta doan eskaintzen ditu bertan. Hilabete gutxian 9.000 lagunek bisitatu dute webgunea.


2017-12-10 | Aritz Galarraga
Kalifornia bat guztiontzat

Ameriketako Estatu Batuak utzi gabe, Kalifornia. Trumpatzerik ez, 1992an gaude, dei diezaiogun Disneyland-Bushland. Joseba Gabilondo izeneko gazte bizargabe batek, ahoan ere bilo askorik ez duenak, eskutitzak bidaltzen ditu, eta argitaratu egiten dizkiote Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (zehatzago izateko, Zabalik euskarazko gehigarrian): “Norberaren erokeriak edonola bota eta gainera kobratzea –gero konturatu naiz negozioa hain zuzen horretan datzala”. Intelektuala izan nahi... [+]


Izaera handiko poetak

Autobiographikal emanaldiaren kronika. Non: Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Noiz: 2017ko azaroaren 12an. Protagonistak: Ane Zubeldia eta Eider Perez.


Hysteron
MULTIMEDIA - ekitaldia

Nolakoak dira emakumeen arteko harremanak? Izan ote daitezke osasuntsuak, subjektu zapaldu diren heinean? Gisa horretako galderei tiraka aritu da Nagore Legarreta Hysteron proiektuan. Hamabi argazkiko erakusketa osatu zuen aurrena. Gero, idazle, dantzari eta musikariak batu ziren proiektura.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia 2016ko urriaren 14an. Parte-hartzaileak: Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuak), Txaro Untzilla (dantzaria) eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta... [+]


2017-12-04 | Mikel Asurmendi
Izakari politikoak gara, eta horregatik morbosoak

Begoñaren itzalpean nobela dut zori (Jose Inazio Basterretxea Polo idazlearena), aspaldion zoritua izanagatik. Berant heldu naiz, naski, iruzkingile inpresionista berantiarra izaki nonbait. Erran nahi baitut, Durangora aurtengo uzta iritsi berri den honetan, heldu nauzue neroni iazkoarekin.

 


Bestea errespetatzen

Arraroa horixe da liburuaren azalean ageri den neskato horrek esaten digun lehen hitza: “Arraroa egiten zait lehenengo pisuko bizilagunaren leihoan peluka hori bat zintzilik ikustea beti”. Eta, hain zuzen, horixe da neska horrek begiratzean lehenengo pisuko leiho parean zintzilik ikusten dena, kulero bat, galtzerdi bat eta tantak darizkiola dagoen aipaturiko peluka horia.

“Amak dio hori baino arraroagoa dela, Zubizarretarrek biluzik daudela zintzilikatzen dutela... [+]


Try (just a little bit harder)

Uxue Alberdik helduentzat argitaratu duen laugarren lana da Jenisjoplin. Idatzitako bi ipuin bildumetan norberaren eta ingurunearen artekoez aritu zen, hainbat girotan kokatu zuen irakurlea, ezagunetik arroztu nahian. Ondutako bi nobeletan aldiz, ohiko lekuari kanpotik begiratu nahi izan dio memoria ariketa bat eginez beste begirada batez.  

 Alde batetik, euskal gatazkari (edo gatazkei) buruz hitz egiten du. Garai baten erradiografia egiten du mende aldaketari begira jarriz... [+]


2017-11-26 | Aritz Galarraga
Rafael Chirbesi bizian egin gabeko bisita

Aspaldiko zor bat kitatuta, Rafael Chirbes zenaren etxean egon gara, Beniarbeigen, Alacanten. Aukera baliatu dugu, ez bakarrik idazlearen izena daraman fundazioaren zeregina ezagutzeko, baita idazlea jaio eta hiltzen ikusi zuen geografia, haren liburuetan hainbestetan agertzen dena, zapaltzeko ere.


"Emakumezko idazleak dagokien lekua hartzen ari dira Literatura Unibertsala bilduman"

Durangoko Azokaren aurreko argitalpen-lasterketan hots handirik egin gabe pasa da beharbada notizia: Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak nobela euskaraz irakur daiteke jada. XIX. mendeko klasikoa itzuli duen Irene Aldasororekin hitz egin dugu liburuaz, idazleaz, itzulpenaz eta oraindik euskarara itzultzeko dagoenaz.


Emakumeek ere historia egin dutelako Euskal Herrian

Historiako liburuetan agertu ez arren historia egin duten emakumeak, profil anitzekoak eta gertukoak, ausartak: Etxauriko emagin bat, Bizenta Mogel euskarazko lehen idazle emakumea, gerrako espia bat, euskal diasporako migratzailea, Maialen Lujanbio bertsolaria… Horiexek dira protagonistak, Sarerik gabe, historiak emakume izena dauka liburuan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude