Piztu Ezazu Argia 970x90

 Kultura 

Gaur egungo egoera eta Verdiren ikuspegia


Montserrat Auzmendi

2359. alea
2013-03-03
alde 0    kontra 0

Les vêpres siciliennes (Bezpera siziliarrak), Verdi. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: John Mauceri. Bilboko Opera Korua. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Lianna Haroutounian, Gregory Kunde, Vladimir Stoyanov eta Dmitry Ulyanov. Eszena Zuzendaria: Davide Livermore.

Gezurra badirudi ere, XIX. mendearen bukaeran egindako obra batean, erdi aroan kokatua gainera, ondo irudikatu daiteke gaur egungo egoera politikoa, ez bereziki hemengoa, mundu osokoa baizik.

Les vêpres siciliennes” izeneko operan, Verdik, erdi aroko Cronica di lu rebellamentu di Sichilia contra re Carlu libretoan oinarriturik, bere garaiko politika giroa azaldu nahi izan zuen. Baina bitxiena da, obra bera hartuta, eta honi bira txiki bat emanda, Davide Livermore eszena zuzendariak egin duen bezala, gure garaiko politikaren ezaugarriak antzeman ditzakegula: ideala, mendekua, estrategia eta boterearen kontraesanak. Jatorriko obran Italiaren etsaiak frantsesak ziren, eta, Livermoreren ustez, herritarren etsaiak gaur egun telebista, politikariak, armada eta beste dira. Ideia nahasketa hori ondo irudikatuta gelditu zen OLBE, Torinoko Teatro Regio eta Lisboako Sáo Calos Antzoki Nazionalaren arteko produkzio honetan.

Verdiren musika aitzakia izan zen saio aldarrikatzailea eskaintzeko. Hirugarren ekitaldian, ordu erdi luze bat igaro zen bideo proiekzioen artean: M 15eko suminduak, Europako agintariak… Bukaeran txaloak eta batez ere txistualdiak izan ziren. Bakoitzak egingo du horren interpretazio partikularra.

Baina goazen alde musikala aztertzera. Ona, oso ona izan zen interpretazioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, John Mauceri-ren batutapean, oso ondo portatu zen. Uneoro malgua, freskoa eta oso “verditarra”, laguntza orkestral aproposa egin zuen. Eta, zeresanik ez, bakarlari mundialak izan genituen. Gregory Kunde tenoreak Henri dotorea egin zuen. Ahots argitsua du eta ondo mugitzen zen eszenatokian. Vladimir Stoyanov baritonoa ere ondo aritu zen Guy de Montfort pertsonaia egiterakoan. Baina benetako sorpresa denontzat Lianna Haroutounian soprano armeniarra izan zen. Lehenengo aldiz entzun dugu abeslari hau Bilbon, eta espero dugu azkena ez izatea, hain perfektua izan baitzen Hélène pertsonaiaren interpretazioa.

Aparteko musikaltasuna du soprano honek eta tinbre zoragarria. Izugarrizko txalokadak jaso zituen. Oso inpresio ona eman zuen Dmitry Ulyanov baxu errusiarrak ere. Jean Procida komentzigarria egin zuen, eta kalitatezko ahotsa luzitu. Bilboko Opera Korua, Boris Dujinen zuzendaritzapean, oso egoki uneoro. Saio disfrutagarria, alde guztietatik begiratuta.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2358
 
azala2357

2359 zenbakia.
2013ko martxoaren 03a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys