Aljeria 1962, Katalunia 2014

Txiki Benegas, PSOEko diputatua (El Pais, 2013-2-21): “Espainiar lurraldearen zati bat banatzeko proposatzen den erabaki eskubide hori ez da eskubide bat; nahi bat izan daiteke, helburu edo aldarrikapen politikoa, baina ez eskubidea”.

Arrazoi askok eragin zuten XX. mendeko deskolonizazio prozesuetan, baina bi ardatz ziren. Batetik, herri kolonizatuen borroka eta, bestetik, metropoliek ezin zioten eutsi zapalkuntza eta gerra egoerei galera ekonomiko handia izan barik. Eta gainera, mendebaldearen ekonomi-hazkunde erraldoiak, kolonialismoaren eraldaketa zekarren apurka.

XX. mendean, autodeterminazio eskubidea medio, dozenaka herrik lortu zuen independentzia. baina prozesu horrek ez zuen bideratu estatu zaharretan zein berrietan ziren herrien eskubideen auzia. Pariseko edo Londreseko ezker/eskuinarentzat, Aljeriak, Libiak, Keniak, Irakek… ez zuten burujabetzarako eskubiderik, erabakitzeko eskubiderik. Ezta gaitasunik ere, haien ustez.

Frantzian edo Erresuma Batuan ongizate estatua eraikitzen ari ziren une berean, beren kolonietan lan behartua, apartheida, tortura eta hilketa egunerokoak ziren milaka herritar afrikarrentzat. Hau da, posible zen uztartzea aldi berean demokrazia etxean eta zapalkuntza basatiena kolonietan.

XXI. MENDEKO Europar Batasunean, beraz, posible ote da uztartzea Estatuen demokrazia eta estaturik gabeko herriak erabaki eskubide gabe uztearena? Azken finean hor da auzia? Eskoziak, Kataluniak, Flandriak, Euskal Herriak... ba al dute burujabetzarako eskubiderik? Euren etorkizuna erabakitzeko eskubiderik?

Orain arte EBk ez du erantzun argirik eman, batzuetan bai, besteetan ez: Alemaniak Kroazia babesten badu bai, AEBek Kosovo babesten badute ere bai, SESBeko zapalkuntza agerian uzteko balio duen neurrian Lituaniakoa ere bai… Baina Eskozia eta Katalunia Erresuma Batua eta Espainiaren barne arazoak dira, EBk ez du herri horien eskubideak bideratzeko doktrina juridiko argirik babestuko.

Alde horretatik, une arras interesgarria bizi dugu Europan. Erresuma Batuak onartzen du Eskoziaren burujabetza eskubidea eta Espainiak Kataluniarena ez. Eta gauza bat argi dago, estatu gabeko herri batek inoiz ez duela bere burujabetza lortuko, erabaki eskubidea indarrean jartzeko borondate politikorik ez badu. Gero etorriko da hori akordioz edo konfrontazio politikoz egin behar den, baina erabaki eskubidea indarrean jartzeko saiakera politikoa saihestezina da. Herri bakoitzak erabaki behar du bere abagunea, beti ere herritarren gehiengoa bildu barik posible ez dela argi izanik.

Arrazoi askorengatik, gatazka biolentoa da estatu gabeko herriek saihestu behar dutena, herriek ezer gutxi baitute irabazteko esparru horretan. Eta gainera, egungo Europan gaitza da irudikatzea Espainiako tankeak Bartzelonako kaleetan gora eta behera. Gaitza, baina ez ezinezko.

Horregatik da ezinbesteko askatasun prozesu hauek zilegitasun demokratiko handienarekin babestea. Euskal Herrian ere konfrontazio demokratikoaren bide hori bultzatzea ezinbestekoa izango da, benetan erabaki eskubidea nahi bada. Ea zertan den Kataluniakoa, baina Madrilek ez du euskal herritarren erabaki eskubidea onartuko EAJk 2015ean autogobernurako proposamen berri bat egingo diolako. Burujabetzarako indar metaketa ezinbestekoa da eta hori ikusi nahi ez duenak badaki ez duela erabaki eskubiderik lortuko. Gainerakoa erretorika da.

Espainiaren –eta Europaren– egungo krisi garaia aproposa da horretarako eta ez litzateke trena pasatzen utzi beharko. Gainera, sinesmen handia behar bada ere, ezin baztertu hori bera bake prozesuan lortzea, baina badirudi honek gehiago balioko duela gatazkaren ondorioak bideratzeko eta elkarbizitza hobetzeko, eta ez hainbeste erabaki eskubidearen arazo politikoa konpontzeko.
Indar armatuaren erabilerarik izatekotan, izan dadila estatuena, badituzte horretarako proposamen franko. Txiki Benegas (El País, 2013-2-21): “Hau [erabaki eskubidea] paktatua eta aukera baketsua izan daitekeela pentsatzea are inozokeria handiagoa da. Nekez uka dakioke Espainiari lurralde batasuna defenditzeko eskubidea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Eguneraketa berriak daude