Piztu Ezazu Argia 970x90

 Denboraren makina 

Zenbat aita santuk utzi dute kargua orain arte?


Nagore Irazustabarrena

2358. alea
2013-02-24
alde 1    kontra 0

Benedikto XVI.a oraindik bizirik dela kargua uzten duen laugarren aita santua dela esan dute komunikabide askok egunotan (Benedikto IX.a, Zelestino V.a  eta Gregorio XII.aren ondoren). Baina kontuak ez daude batere garbi.

Badirudi III. mendean San Ponzianok Hipolito antipaparekin batera kargua utzi zuela garai hartako zisma konpondu asmoz. Hainbat adituren arabera, VI. mendean bizantziarrek San Silberio aitasantutza uztera behartu zuten. Eta hurrengo mendean ere bizantziarrek bultzatu omen zuten Martin I.a kargua uztera. 1047an Henrike II.a germaniar enperadoreak Gregorio VI.a kargutik kendu zuen, aitasantutzaren eta Germaniar Inperioaren arteko tirabirak medio.

1804an, Pio VII.a aita santua (beheko irudian) Parisera joan zen Napoleonen koroatzearen karira. Enperadoreak aita santua atxilotzea aginduko zuen beldur, Erromatik atera baino lehen uko-egite agiria sinatu zuen Piok. Baina Bonapartek halako erabakirik hartu ez zuenez, ukoa ez zen sekula indarrean jarri.



Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2357
 
azala2356

2358 zenbakia.
2013ko otsailaren 24a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys