Txoritxoa ekaitzaren erdian

  • Ekaitz perfektuaren erdian dago ETB: zuzendaritza aldatzeko prozesuan murgildu da EAEko azken hauteskundeek EAJri agintea itzuli ostean; Alberto Surioren zuzendaritzapean kate publikoak krisia bizi izan du, audientzien beherakada handi samarra tarteko; euskarak ETBn eduki behar duen lekuari buruzko eztabaida berriz agertu da 30. urteurrenaren karietara; Lurreko Telebista Digitalaren eta Interneten agerpenarekin telebista berrasmatzeko premia agerian geratu da baina –esan dugu ekaitz hau perfektua dela–, krisi ekonomikoak zintzurra estutu dio txoritxoari eta datozen urteetan nondik joko duen ikusteko dago.

ETB, ziklo aldaketa.
ETB, ziklo aldaketa.Garbine Ubeda

Hainbat ertzetatik heldu diogu beraz, ETBk bizi duen inflexio-puntuari eta ondorengo artikuluak topatuko ditu irakurleak ETBri buruko Larrun monografiko honetan:

- Pello Sarasolarekin hitz egin dugu, kateko eduki zuzendaria

- Ramon Zallo EHUko irakasleak ETBk aurrean dituen hiru erronka nagusiei buruzko analisia eskaini digu

- Galeseko Aberystwyth Universityko Elin Haf Gruffydd Jones irakasleak ETBren ispilu izan daitekeen S4C galeserazko katearen ereduaren berri eman digu

- Inazio Arregi Tokikomeko zuzendariak euskarazko telebista lokalek ETBrekin izan duten harremanari buruz idatzi du

- Bingen Zupiria ETBko zuzendari ohiak EITBren ereduaz eztabaidatzeko hainbat puntu proposatu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude