argia.eus
INPRIMATU
Roquefort gaztako bakterioen sexu jarduera

Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko otsailaren 20a
www.ohmyfood.fr

Jaten ditugun esneki gehienak bakterioei zor dizkiegu; haiei esker bihurtzen da esnea esneki. Ezagun da, bestalde, bakterio batzuek ugalketa sexuala dutela, eta beste batzuek asexuala.

PloS One aldizkarian berriki argitara emandako artikuluaren arabera, Roquefort gaztaren sortzaile nagusiak, hots, Penicillium roqueforti bakterioak, sexu jarduera du. Bitxikeria hutsa dirudienak izugarrizko garrantzia izan dezake gaztaren hobekuntza bidean. Ugalketa asexuala duten bakterioen kasuan mutazioak, oso geldoak izateaz gain, ausazkoak ere badira, eta ostera, ugalketa sexuala duten bakterioen kasuan mutazioak azkarrak eta askotan kontrolagarriak dira.

Frantzian, urtero, bi milioi tona Roquefort gazta ekoizten dira. Aktore nagusien ugalketa ohiturak ezagutzeak badu bere garrantzia.