Bekatutik libre?

  • “Substantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz baliatzen direla ukatzeko, debekatutako substantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako.

Frantzian, urtero, hamar ziklistatik batek pasatzen ditu kontrolak. Futbolean, bi milatik batek.
Frantzian, urtero, hamar ziklistatik batek pasatzen ditu kontrolak. Futbolean, bi milatik batek.dondenacio.com

Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Dena den, Carlos bezala sinatzen duen internautak Que viva el deporte blogean idatzitako El dopaje en el fútbol (Dopina futbolean) artikuluan dioen bezala, eliteko kirolari atxikirik doakion ezaugarria da dopina, baita futbolari ere: “Batzuek esango dute futbolak osagai tekniko handia duela, eta ez duela zentzurik dopatzeak. Baina eliteko kirolaren esentzia gaitasun fisikoa da. Hura gabe, kirolari batek ezin dezake azkartasunez erreakzionatu”. Dopinaren aurkako kontrolak txirrindularitzan bezain zorrotzak ez direla erakusten duten datuak ere ematen ditu. Esaterako: Frantzian, urtero, hamar ziklistatik batek pasatzen ditu kontrolak. Futbolean, bi milatik batek.

Bestalde, 2002an El País egunkarian plazaratutako Al fútbol el EPO le va bien (EPOa futbolari ongi doakio) artikuluan testosteronaz eta haren deribatu sintetikoez –esteroide anabolizatzaileez– mintzo da Alejandro Lucia kazetaria, masa muskularra handitzen duten heinean. Halaber, eritropoyetina (EPO) eta haren deribatuak ditu hizpide. “Botika horiei esker, oxigeno gehiago garraia daiteke odoletik muskuluetara, eta kirolariaren gehienezko oxigeno kopurua (VO2) hobetzen da”, dio Luciak. “Futbolean, VO2 handitu izana batez ere sumatuko litzateke sprint baten osteko errekuperazio gaitasunean”.

Fuentesen paperak

Reala zipriztindu duen auziari dagokionez, Espainiako Dopinaren Aurkako Agentziarentzat osasun publikoaren aurkako delituaren zantzuak daude, ustez Eufemiano Fuentes medikuari erositako sendagaiak ez daudelako baimendurik Espainiako Estatuan, eta ilegalki eraman zituztelako Donostiara. Nazioarteko Agentziak (WADA), ordea, oraingoz esku ez hartzea erabaki du, substantzia horietako batzuk ez direlako ageri produktu debekatuen zerrendan. Esaterako, Thioctacid (antioxidatzailea) eta Thym-Uvocal (sistema immunologikoa indartzen du). Actovegin (behi-odolaren estraktua) substantziaren kasua ere konplikatua da, produktu debekatuen zerrendan sartu ala ez eztabaida-iturri agortezina delako, Carlos Arribas eta Juan Jose Mateo kazetariek El Paísen azaldu duten moduan. Fuentesek ustez Realari saldu zizkion substantzietako bakar bat besterik ez da sartzen argi eta garbi zerrenda horretan: detektatzerik ez dagoen Igf1 delakoa, organismoak hazkunde hormonak naturalki sortzea errazten duen proteina.

Ikusiko dugu hau guztia nola amaituko den. Gaur gaurkoz ez dago froga bakar bat Reala dopinarekin lotzen duenik. Ezta futbolean ohiko praktika dela erakusten duen kasurik ere. Baina egunen batean azaleratuko balira, dagokion oihartzuna eman beharko litzaioke, eta neurriak hartu, futbolak zein indar duen guztiok dakigun arren.

Bertsio osatua, Slump doktorearen zaintiratua blogean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Bultzadak Aitor Zabaleta harmaila itxiko du hurrengo partidan, errepresioa salatzeko

Bultzada Realaren jarraitzaile taldeak jakinarazi duenez, ez da joango ostiraleko Vila-realen kontrako partidara, eta Aitor Zabaleta harmaila itxita mantenduko du, jasaten ari den “errepresioa” salatzeko.


2024-01-25 | Xabier Rodríguez
Afrikako Kopa, kontinente baten ispilu

Afrikan futbola grinaz bizi dela esatea ez da nobedadea. Tangerretik Lurmutur Hirira eta Dakarretik Mogadisciora, kontinentea osatzen duten 54 herrialdeak eta zientoka hizkuntzak aniztasun kultural paregabe baten isla dira. Aniztasun horretan baloia da afrikar guztiak elkartzen... [+]


Eguneraketa berriak daude