Feminizidioa

Gizona bihozgabea da beste gizonekin,
baina askoz ere bihozgabeagoa emakumeekin

Oscar Wilde

Hitz hau Latinoamerikan sortua da, Mexikon zehazki, duela hamalau urte Ciudad Juarezen hasi baina oraindik bukatu ez diren emazteen erailketaz mintzatzerakoan, asko baitira tortura galanten ondorioz hiltzen direnak.

2013 urtean Indian gertatutako emakumeen aurkako bortizkeria eta erailketen oihartzunak apaldu direnean, gurean, Antsoainen hain zuzen ere, bere bikotekideak labankadaz hil du andre bat, ondoren, Acapulcon, Mexikoko hiri honetara bizitzaz gozatzera joan ziren sei emakume bortxatu dituzte. Oraindik hango garrasiak isiltzeke daudenean gure lurraldetik gertu dagoen Guadalajaran gizon batek emakume bat hil du duela egun gutxi. 

Emakumeen aurkako bortizkeria munduko komunikabide guztietan egunero irakurri daiteken albiste tamalgarri bat izaten da, ez dira berri guztiak argitaratzen hala ere.

Badirudi amaierarik ez duela bortxa fisikoa, sexuala eta psikologikoa jasaten duten emazteen kopuruak. XXI. garren mendean oraindik andreen odol gorri, baliotsua edonon jario. Nueva Delhi, Ciudad Juarez, Maroko, Euskal Herrian... emazteak erailak izan dira, ez bakarrik ezezagunen esku artean, berak maite dituzten senar, senargai, aita eta zenbait kasutan semeen eskuetan ere.

Hainbat gobernuk ez ditu taxuzko neurriak hartzen, oraindik patriarkalak diren gizartean sortuak baitira agintari hauek.

Biktimismo antzu baten zuloan erori nahi ezean, zaurien saminean ez gelditzearren bihotzak, buruak zutitu eta gero emakumeak elkartu egin dira bidegabekeria ikaragarri hauei aurre egiteko, ez bakarrik mobilizazioaren bidez, ikerketa sakonen bitartez, gertatzen ari zaiena izendatzeko. Jasandakoa kontzeptualizatuz sentimendu nahasien zurrunbilotik argira ateratzeak lagunduko balie bezala.

Horrela Diane Russel antropologoak dio “Gizonen eskuetan erailtzen diren emazteak emakume izateagatik soilik” bezala definitzen du feminizidioa.

Tortura eta heriotza horietatik bizirik irauten dutenak ez dira horretan bakarrik geratu, jazoera horiek juridikoki zehazten ahalegindu dira, beren herrietako agenda politikoetan sartzen biderik hoberenak proposatuz, gizarte guztiari dagokion ataka honetatik behin betiko irtetearren. 

Feminizidioa gizarte maila guztietan gertatzen da, honen arrazoi nagusietako bat gizonak emaztearekiko duen pertzepziotik dator. Senar, gizon, maitale horiek andrea berea den gauza bat lez ulertzen dute. Askatasunik gabeko bigarren mailako pertsona bat bezala hartzen dute, erabaki propioak hartu ezin dituen izakia, gizasemearen kontrolpean egon behar duen emekia, gizasemeak pentsatutako arauekin bakarrik jokatu, bizi behar duena.

Nik ez dut pentsatu nahi hala ere, XXI. gizaldia aurrekoak baino okerragoa denik emakumearekiko.

Gogoratu dezagun bestela Erdi Aroa “torturaren urrezko aroa” izenez ezagutua ere, zein krudela izan zen emakumearekiko bereziki. Torquemada, De l’Ancre bezalako inkisidoreak  zenbat emazte sutara bota zituzten Eliza Santuaren izenean gainera.

Egun egiten dena gertaerarik izugarrienari ere izena ematea da, argira ekartzen saiatzea.

Jakina, guzti hau ez da nahikoa, hildakoa ez du pizten, zauriak, saminak ez ditu saihesten, aurrerapausoak urriak dira eguneroko gehiegikerien ondoan, baina andreak aurrera egiten duen bitartean gizonak beren bizitza osoa eraldatu beharrean daude.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude