Lehen thriller nafarra-edo

  • Mariano izeta : Dirua galgarri

    Auspoa, 1962

Zalapartatxoa eragin du ezjakintasunak: atera berri duten gaztelaniazko eleberri bat omen da lehen thriller nafarra. Noski, beste ezer baino lehen, sinetsi behar dugu izen hori merezi duen ezer egon daitekeenik. Gero, irribarrea marraztuko zaio Nafarroan egin den literatura gutxi-asko ezagutzen duenari. Iban Zaldua eta Juan Kruz Lakasta aurreratu zaizkit: Miguel Sanchez-Ostiz eta enparauak ahaztu gabe, euskarazko hainbat etsenplu ekarri dizkigute. Alberto Ladron Arana aipatzen zuen Zalduak, eta Aingeru Epaltza eta Jon Alonso nabarmentzen. Atzerago jotzen zuen Lakastak, Oskillaso ekarriz, eta ustez guztietan aitzindaria, Mariano Izeta. Ez diot nik, ez Lakastak soilik. Aingeru Irigaray euskaltzainak gaztigatzen digu 62ko Dirua galgarri thriller nafarraren peredikuan: “Euskaraz leenbiziko liburua ote da hau Baztanen? Polizia-nobela bezela bai, leena da”. Eta esaten duenak Baztanen, esaten du Nafarroa osoan –beti ere, bihar agertzen ez bada eskuizkribu bat, nik dakita, Zaraitzuko ibaxan-.

Baten batek objekzioren bat jar dezake, hala ere. Esaterako eleberriaren haria Parisen gertatzen dela. Baina, zer, donostiar batek Nafarroan kokatzen badu thrillerra da nafarra, eta nafar batek Parisen kokatzen badu ez da? Gainera, ze demonio, “oraindik biotzean zituzten Euskalerriko oiturak eta mintzaira” liburukoek. Zalantzarik ez da thriller batek bete beharrekoak biltzen dituela: lapurrak, luze gabe, Subemandile, Mirue eta Zapelatza, Pizti eta Beltza –eta hemen neroni urduritu naiz, beltzak ez orain atletismoan, aspalditik kendu baitigute lekua euskal nobeletan ere–. Poliziak, behar bezalakoak, atxilotuari esateko kapaz direnak: “Zuk ainbertze maite baduzu zure sorlekua, zergatik etzara beingoan Kongora goaten? Emen eztugu beltz bearrik”. Eta, bistan da, heriotzak, kurioski, kasu honetan, erabat argitzen ez direnak. Baina ez pentsa literatura handiaz ari garenik –thriller bat literatura handia izan daitekeela uste badaiteke–: oso da lañoa eleberri osoa, dena ateratzen da ongi lehenengoan, zuzen doa aurrera gertaeren marra, presaka kasik beti batetik bestera.

Mariano Izetaren Dirua galgarri honekin abiatzen den ibilbideak, momentuz, Jon Alonsoren Zintzoen saldoan hartan dauka azken geltokia –eta azken horrekin plazer puskaz handiagoa hartuko du irakurleak, baiki–. Eta ez zaizkit etiketak bereziki axola. Nahi baduzue prest nago “Mosen Bernat Etxepareren kantuia” bera lehen thriller nafar gisa onartzeko. Baina zeinen ondo datozen batzuetan besteren ezjakintasunak geure buruei errepasotxo bat emateko.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


2024-04-14 | Cira Crespo
Isaac Rosa Camacho
"Literaturak irakurlearen irudimena pizten du, baita komunitatearena ere"

Idazle andaluziarra (Sevilla, 1974) Gasteizko Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdira etorri da martxoan. Gasteizko tren geltokian egin dugu harekin hitzordua, bere herrira bueltatzeko ekipajea prest zeukala, eta bidaiarien, zerbitzarien eta eguneroko martxaren zaraten artean,... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


2024-04-10 | Sustatu
Literatura unibertsaleko bideoak Ikusgelan

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatzen duen Ikusgela proiektuak literaturako klasikoen inguruko bideoak egiteari ekin dio, Safo olerkigile greziarraren bideo batekin. Ikusgelak 72 dibulgazio-bideo argitaratu ditu gaur-gaurkoz: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura,... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


Eguneraketa berriak daude