Sakrifizioak eta gain-sariak


Xabier Letona @xletona
2013ko otsailaren 10a

“Agintariak gaizki ordainduak daude, haietako askok enpresa pribatuan askoz gehiago irabaziko lukete eta horregatik ongi dago haien soldatak igotzea”. Azken bi hamarkadetan askotan errepikatu izan den argudioa da kargu publikoen soldata igoerak eman direnean. Oparotasun garaietako argudioa zen, krisiaren etorrerak orain estali egin duena. Orain ez da esaten, baina politikari eta agintari askok jarraitzen dute hori pentsatzen.

Ez dago zalantzarik, herrialde bat, hiriburu bat, lurralde baten kudeatzaileek ondo ordainduak izan behar dute. Baina ardura publikoa eta enpresa pribatuaren konparaketa horiek oso arriskutsuak dira gobernu on eta arduratsuaren ikuspegirako, jardunaren indarra zerbitzu publikoaren ikuspegian baino, lan sarian jartzen delako: “Bestela joan egingo dira, eta oso onak dira”.

Bada, joan bitez sektore pribatura hala pentsatzen dutenak, espiritu publikoarentzat eta gizartearentzat arriskutsuak dira eta. Orain inoiz baino argiago ikusten ari da zein arriskutsuak diren, funtsean haiek pentsatzen dutelako euren zerbitzuak lan-sariez gain bestelako konpentsazioa ere merezi dutela. Horregatik ez dute inongo arazo moralik  enpresa pribatuak alderdiei emandako dirutza horietatik gain-sariak jasotzeko, enpresa pribatuan arituko balira askoz gehiago irabaziko luketelako eta, beraz, haien sakrifizioak merezi duelako bestelako onurarik.

Bistan da, ezin esan klase politiko osoa halakoa denik; areago, “denak berdinak dira” horren aurka egin behar da serio, esamolde horrek “denok egin dezagun berdina” dakarrelako bere baitan, eta pentsamolde horiek direlako ustelkeria eta iruzurraren hedapenaren oinarriak. Ustelkeriaren erresuman, boteretsuenek eta aberatsenek lapurtzen dutelako gehien, gizartea eta herritarren kalterako oro har, eta bereziki ahulenen kalterako.

Baina bai, jardun publikoa sakrifizioa delako patrikaratzen dute eskupekoa, Calisto Ayesa Nafarroako PPko sailburu ohiak onartu duen bezala: PPk erabaki zuen Gobernuan egon behar zuela, berak bere negozioarekin baino gutxiago irabazi behar zuen eta, beraz, soldataz gain PPk eskainitako gain-saria eskuratzen zuen, Madrildik Jaime Ignacio del Burgok ekartzen ziona. Bide batez, helbururako ona bada, bitartekoa ere egokia dela aitortu du Del Burgok: berdin zen nondik zetorren berak jasotako dirua, kontua da zertan erabiltzen zen eta erabilera primerakoa zen (aitortu duenez, ETAren hainbat biktimarentzat eta Basta ya!-ren gisako erakundeentzat).
KONTUZ!-EK deituta, joan den larunbatean Iruñean 5.000 pertsona Nafarroako Kutxan zer gertatu den argitzeko kalera ateratzea ez da txantxetakoa, are gehiago baldintza haietan (euria, Osasunako partidua, pilota telebistan...). Kutxa eta banku jarduera nahastu izana, kudeaketa txarra, handikeria, zarrastalkeria (helikopteroak, Washington…), erabilera politikoa (Banca Cívica bai, beste euskal kutxak ez)… horrek guztiak ezin zezakeen ondorio onik ekarri  eta azkenean Nafarroako Kutxa azukre koskorra moduan desegin zen Caixabanken eta Nafarroak bere finantza tresna garrantzitsuena galdu du. Guztia kudeatu duen UPNri ez litzaioke doan atera behar, ezta jarduera hori ahalbidetu duen PSNri ere.

Gauza asko daude azaltzeko agintariek euren interes politikoan herritarren diruaz egiten duten erabileraz. EAJk salaketa gogorrak egin zizkion Patxi Lopezen Gobernuari, haren jarduneko agintaldiaren azken asteetan ere gastu handiak egin zituelako. Orain,  Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) elkarteko lehendakari Juan Karlos Alduntzinek jakinarazi duenez, erakunde honek 300.000 euroko gastua du hilero La Caixa eta Banestoren interesak ordaintzen, orain erabiltzen ez duen mailegu batengatik. Legealdia amaitzen ari zela, aurreko diputatu Carlos Ormazabalek hauteskundeak baino bost egun lehenago sinatu zuen erraustegiaren eraikuntza bermatzen zuen finantza operazio hau. Orduan, erraustegiaren oposizio zabalak zalantzan jarri zuen Ormazabalek hori egiteko zuen zilegitasuna, eta erraustegiaren eraikuntza behartzeko trikimailu gisa hartu zuen. Orain, Alduntzinek operazioaren zehaztasun gehiago eman ditu eta mailegu honetan swap finantza produktuen kontratazioa salatu du, horiengatik GHK-k 94 milioi euro ordaintzeko konpromisoa hartu zuelako.

Zalantzarik gabe, komeniko litzateke operazio guztia ondo argitzea, herritarrek beren diruaren erabilera zertan eta nola egiten den argi izatea komeni baita, eta kasu honek, besteak beste swap horiek tarteko, badituelako bere koskak.
 

Kanal hauetan artxibatua: Politika  |  Ekonomia

Politika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-25 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Eufemismorik ez!

Publizitate eta babesletza instituzionala Gipuzkoako Aldundian
Hedabideetan eragiteko tresna politikoa

Publizitate instituzionalen eta babesletzen bidez, zein komunikabidek jasotzen du diru gehien eta zein dira bazterrean geratzen direnak? Zein dira banaketarako irizpideak? Gipuzkoako Aldundiaren kasua aztertu du ARGIAk, datu publikoak ematen hasi baita –bera da bakarra–. Aperitibo gisa: diru gehien El Diario Vasco egunkariari eman zion iaz ere Aldundiak, 399.075 euro; eta konparaziorako, ARGIAri 4.293, ia ehun aldiz gutxiago. Herritarren ezagutzatik urrun, diru publikotik ehunka... [+]


2018-02-25 | Estitxu Eizagirre
Zor bidegabea Gipuzkoan
Erraustegia, epaiketak eta desagertutako dokumentuak

40 milioi euro baino gehiago eskatzen dizkiote Ainhoa Intxaurrandietari. Ondo irakurri duzu: 40 milioi euro baino gehiago. Lezoko emakume honi Damoklesen ezpata bezala dabilkio buru gainean edozein pertsona arruntek ordaindu ezin duen kopuru hori. “Okerreko” botoia sakatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakaria izan zenean, 2011-2015 epealdian: Zubietako erraustegi proiektua gelditu zuten agintaldi hartan eta hori egiteagatik salatu ditu gaur egungo GHK-k, bai... [+]


2018-02-23 | Xabier Letona
'Egunkaria' and Sedition: Spain closed down the Basque-language newspaper 15 years ago

On the morning of 20th February, 2003, I picked up the phone and heard Joxemari Irazusta's voice: "The Civil Guard have arrested Pello Zubiria." Pello? Joxemari told me the little he knew about it, and I couldn't believe it. I got back into bed; I couldn't digest the news. After turning around for a couple of minutes I got up again and set off for Lasarte (Gipuzkoa), the place where we edit ARGIA.


Lurdes Arronategi eta Pili Garcia zendu dira, haien seme presoak agurtzeko aukerarik gabe

Gaur goizean Bilboko La bolsa eraikinean egin duen agerraldian Etxeratek salatu du azken asteetan bi presoren amak zendu direla beraien semeak agurtzeko aukerarik gabe. Lurdes Arronategi, Ibon eta Eneko Goieaskoetxearen ama eta Pili Garcia, Urko Olabeagaren ama azken asteetan zendu dira semeei azken agurra emateko aukerarik izan gabe


2018-02-23 | Miren Osa Galdona
PPk 36 milioi euro zor dizkie banku eta enpresa pribatuei

Ricardo Costa Valentziako PPren diputatu ohiak onartu berri du bere alderdia diru beltzaren bidez finantzatu izan dela. Diru kantitate horiek kontuan izan gabe, 2016 amaieran alderdi popularrak 36 milioiko zorra zuen banku eta enpresa pribatuekin.


2018-02-23 | Patxi Azparren
Batzarren Errepublika, eraldaketari ekin

2014. urtean Batzarrak Jatorrizko Antolaketa liburuxka plazaratu nuen Mentxu Zoritak eta Ibon Ostolazak lagunduta. Argitaratu aurretik zalantzak izan nituen ez bainabil mundu akademikoan. Zenbait ekarpen, adituen monopolioa izan behar direla pentsatzen dugu eta uzkur jokatzen dugu sarritan.


Streisand efektuak ez gaitu zentsuratik libratuko, Donostia 2016n ikusi genuen

Iazko abenduko egun bat izan zen, larunbat goiza. Ahoz aho zabaldutako informazioari esker izan nuen filmaren proiekzioaren berri eta kulturgune batera joan nintzen, Donostian, gauza handirik jakin gabe: zer ikusiko genuen pantailan, sarrerarik ordaindu behar ote zen, zenbat irauten zuen, filmaren zuzendaria benetan nor zen –problemarik ez izateko, ez baitzuten egilearen benetako izenik jarri saioa iragartzeko zabaldutako materialetan–. Frankismoa bizi izan zuen jendeari entzun... [+]


Euskal presoen "omenaldiak" gaitzesteko PPrekin bat egin dute EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek

Euskal presoen “omenaldiak” gaitzesteko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean, eta EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin dute alderdi popularrarekin.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude