Haurren pobrezia eta gazteen langabezia

Haurren pobrezia eta gazteen langabezia; azken egunotan erabili diren bi termino. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun errealitate gordina adierazteko bi espresio dira. Merkatuen (banku handiak, finantza erakundeak, inbertsio funtsak, multinazionalak…) kapitalismo basatiak sorturiko krisia da honakoa. EAEko Arartekoak egindako Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea txostenaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik beherako 35.000 adingabe inguru pobrezia arriskuan da. Arrisku tasa %3,5etik %6,2ra igaro da lau urtetan, hau da, %77 hazi da. Zeini eragiten dio? Guraso bakarra –gehienak emakumeak– duten seme-alabei, hala nola atzerriko nazionalitatea dutenei eta 35 urtetik beherako gurasoak dituzten haurrei. Euskal Herrian 2012an 229.555 lagun zeuden lanik gabe. Kopuru horren zati handi bat gazteak dira, bi gaztetik bat lan bila dabil baina ez du aurkitzen, eta soldata jasotzen duten gazteen %65ak behin behineko lan kontratua du.  Ez dugu eskura Euskal Herri osorako datu ofizial zehatzik. Espainiako Estatuan –Hego Euskal Herria barne– gazteen langabezia tasa, 25 urtetik beherakoena, %55ekoa da.

Administrazioek euren aurrekontuetan egoera hori leuntzeko politikak onartu beharko lituzkete, eta proiektu faraonikoak ahaztu: Bizkaiko ahaldun nagusiak proposatutako Urdaibaiko bigarren Guggenheim-a, Pasaiako kanpo portua, edota ekonomiari eta gizarteari kalte egin diezaiokeen AHTa bera. Erabilitako diru eta inbertsio oro, gutxi izan liteke gazteen langabeziari eta haurren pobreziari aurre egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


Eguneraketa berriak daude