Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza

Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz.

Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzt. 2010ean 137 neurtu zituzten. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko garrantzitsuak diren beste hamar faktore aintzat harturik, munduan “pisu” gehien duen hizkuntza ingelesa da, bigarrena gaztelania eta hirugarrena frantsesa. Sailkapen honetan mandarinera 10. lekuan geratu da. Euskara, berriz, munduko 51. hizkuntza da.

Emaitza honetara iristeko aintzat hartu diren faktoreak honako hauek izan dira: hiztun kopurua, entropia (hiztunen proportzioa, bizi diren herrialdeetan), zenbaten lehen hizkuntza den, ofizialtasuna, hizkuntza horretatik itzulitako liburuak, hizkuntza horretara itzulitako liburuak, Literatura Nobel sariak, Wikipediako artikuluak, Giza-garapenaren indizea (hizkuntza hitz egiten den herrialdeetako batezbestekoa, NBEren datuen arabera), ugalkortasun-tasa eta Interneteko barneratze-tasa.

Egileek diotenez, bestelako faktore batzuk ere aukera zitezkeen baina hizkuntza guztiei edo gehienei buruzko datuak lor zitezkeen faktoreak lehenetsi dituzte. Bestalde, indize horiei guztiei 1eko balioa eman zaie, baina erabiltzaileak indizeen garrantzia barematu dezake, batzuena handituz eta besteena murriztuz eta ponderazio berriak egin. Esate baterako, beste faktore guztiak 1eko balioarekin utzi baina hiztun kopuruari 2ko balioa ematen badiogu, euskara 71. lekura jaisten da. Edozein kasutan, bizi-indar handieneko 100 hizkuntzen artean kokatzen da sailkapen honen arabera.

Duela gutxi, Argiako blogean argitaratutako Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean artikuluak sortu zuen jakin-mina eta izan zituen erreakzioak ikusita, pentsatzen dut, datu berri hauek ere baten baino gehiagoren harridura eta jakin-mina sortuko dutela.

Esan dezagun, bide batez Louis-Jean Calvet oso soziolinguista ezaguna dela. Bere lehen liburuetako bat Linguistique et colonialisme. Petit traité de glottophagie(1974) izan zen. Liburu hau erreferentzia ezinbestekoa izan zen 1970eko eta 1980ko hamarkadetan euskararen eta beste hizkuntza zapalduen aldeko mugimenduan genbiltzanontzat (gaztelaniara itzulita ere aurki daiteke). Anekdota gisa aipatuko dut Zeruko Argian argitaratu nuen lehen artikuluetako bat liburu honen kritika izan zela. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


2024-04-22 | ARGIA
Europak armetan %16 gehiago gastatu zuen iaz, 2022arekin alderatuta

Ukrainako gerraren eta Ekialde Hurbileko egoeraren ondorioz, Europak aurrekaririk gabeko mailan igo du gastu militarra. Europan gora egin du gastu militarrak, baina baita mundu osoan ere. Stockholmeko Bakeari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Institutuak egindako 2023ko txostenak... [+]


Eguneraketa berriak daude