Krisialdi honi aurre egiteko estrategia baikorragoa


Baleren Bakaikoa Azurmendi
2013ko urtarrilaren 27a

2000. urtean Europako Kontseiluak Lisboako Akordioa onetsi zuen. Akordio honen arabera, 2010erako Europako Batasunak AEBetako eta Japoniako ekonomiak harrapatu behar zituen. Horretarako, beste betekizun batzuen artean, lau helburu azpimarratu zituzten: 1. I+G+b-ko gastuak (inbertsioak dira) BPGren %3ra heltzea. 2. Gizonezkoen populazio aktiboa %70 izatea eta emakumeena %60. 3. Enplegu betea 2010erako (sic). Eta 4. Batez besteko urteroko hazkunde tasa %3ra hurbiltzea. Orain, helburu horiek 2020ra atzeratu dira.

Jadanik 2008ra iritsi aurretik helburu horiek porrot egin zuten eta okertu finantza krisiarengatik. Eta geroztik egoera txartu egin da, batik bat Espainiako Estatuan non aurrekontuen ia laurdena finantza erakundeetara doan, hain zuzen 2013an 40 mila milioi inguru izango dira. Geratzen den diru kopurua, txikiagoa denez, hezkuntzak eta osasungintzak pairatuko dituzte murrizketak, beste hainbat gizarte gastuk ezagutuko dituzten bezala. Aipatu murrizketa horien ondorioz, eskola uzteak areagotu egingo dira eta pertsona ugarik, batik bat adinekoek eta gaixoek, ezin izango dute osasun sistemaz behar adina profitatu.

Nahikoa frogatuta dago herrialde batek aurrera egin nahi badu eta lehiakorra izan, gupidarik gabeko sistema kapitalista honetan, ikerketan aitzindari izan behar duela. Teknologia eta ekoizpen prozesuak kopiatuta oso aurrera joaterik ez dago. Goi mailan egoteko asmakuntzak oinarrizkoak dira. Ezin daiteke ibili euskal enpresari askok duela 40 urte pentsatzen zutenarekin, alegia, “amerikarrak asma ditzatela, guk patenteak erosi eta martxan jarriko ditugulako”. Lehiatzeko ikertu egin behar da, ez soldatak murriztu.

Bestalde, epe luzeko krisialdiari aurre egiteko, Kondratieff-en zikloan alegia, industrian aldaketa erraldoiak gauzatu behar dira eta horretarako asmakizunak praktikan ezarri. Hau guztia ikerketarekin lotuta dago eta enpresari iaioak behar dira, ikerkuntza berriak indarrean jarriko dituztenak.

Baina beldur naiz ez ote garen berriro aipatu menpekotasun horretan eroriko. Izan ere, aurreko hamarkadako lehen urtetan zenbait urrats positibo eman ondoren, atzera bidea egiten ari baikara. Oro har, Espainian azken bi urteetan, I+G+b-ko gastuak %31 urritu dira, 2010ean gastu hauek bere gailurra ezagutu ondoren: BPGren %1,39. Hurrengo urtean, 2011n, %1,33. Bien bitartean gastu horiek EAEn %2,08 eta 2,04 izan ziren, hurrenez hurren, EBkoaren gainetik. Hala ere, ez gaude kanpaiak jotzeko moduan, 2000. urtean finkatutako helburutik oso urrun baikaude, are urrutiago AEB, Japonia eta Suediarekin alderatzen bagara non gastu horiek %2,87, 3,36 eta 3,37 diren.

Honen guztiaren ondorioak zeintzuk izango dira? Jadanik begi-bistakoa da: emigrazioa. Gazte kualifikatuek ez dute lanik aurkitzen eta herrialde aurreratuetara doaz. Hemengo diru publikoarekin prestatu dira eta etekina kanpoan utziko dute. Gazte horiez gain, prestakuntza apalekoek ere emigratu beharko dute, eskulan merkeko merkatua osatuko dute eta gaur egun Afrika eta Hego Amerikako etorkin askoren lanpostuak beteko dituzte Europako herrialde aberatsenetan, AEBetan, Kanadan edo Australian ez bada.

Beraz, egoera hau itzuli nahi badugu, zenbait errezeta egon badaude. Gure agintari eta enpresari arduratsuagoen esku dago norabide baikorragoari heltzea.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Ekonomia soziala

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-03-27 | Iker Azagirre
Urola Erdiko Mankomunitatea (UEM): norabide okerrean eta errekorteak eginez

UEMko lehendakaritzatik hartzen ari diren erabakiek larriki kaltetu ditzakete Mankomunitatea eta hondakinen kudeaketa zerbitzuak. Izan ere, dagoeneko sei hezitzaileetatik bi kaleratu ditu Mankomunitateak eta ez dakigu aurrerantzean zer gertatu daitekeen.


2017-03-27 | Anuntxi Arana
Pelikulak

Martxoaren 25ean, azken larunbatean, Baionan euskal presoen muturreko egoera larria salatzeko manifa bat izan zen, eta lehentxeago beste bat.


5.657 aztnugal

Torturaren errealitate beltzak badu zenbakia Euskal Herrian: 5.657. Badu zenbakia, nahiz eta inoiz ez dugun praktika lazgarri eta sistematiko horren benetako dimentsioa ezagutuko, beranduegi da jada horretarako. Beranduegi da urteak eta urteak igaro direlako inpunitate osoz. Urteak eta urteak non bizipen gogor hori jasan duen jende asko erabat babesgabe eta inolako helduleku barik egon den. Non justiziaren zaintzaile omen diren epaitegi eta erakunde publikoetan topatu duten salaketarako traba... [+]


2017-03-26 | Iņaki Barcena
Kapitalismo berdearen noraeza

Ipar Amerikako kritiko marxista Frederic Jamesoni leporatzen diote esaldi esanguratsu hau: “Errazagoa dugu munduaren bukaera irudikatzea, kapitalismoarena baino”. Ez zaio arrazoirik falta. Non dago koska? Kronologian edota iraunkortasunean ez behintzat. Kapitalismoa eredu ekonomiko berria duela 300 urte inguru abiatu zen. Denbora urria, gure jendarteen historian.

Etsai indartsuen falta ere, ez du izan. Teoriko eta iraultzaile antikapitalista ugari ezagutu ditugu. Hastapenetan... [+]


Hobe isilik

Lagun batek horrelaxe esan zidan behin: “Nire amonak, erdaraz, isilik egoten besterik ez zekien”. Esaldia buru barruan dantzan geratu zitzaidan, luzaroan. Itxura batean, sinplea bezain argia da perpausa: lagun horren amona euskaldun hutsa zen, elebakarra, eta ez zekien erdaraz hitz egiten. Pixka batean pentsatzen jarriz gero, ordea, berez diotena baino gehiago adierazten dute hitz horiek, esangura sakonagoak topa diezazkiokegu, ageriko esanahiaren azpiko azpildurak... [+]


Bakerik ez dugu

Larunbat eguzkitsuetan, jendea alde zaharrera joaten da erosketaren bat egin eta pote bat hartzera, haurrek bazterrak nahasten dituzten bitartean. Pasa den martxoaren 11n, Iruñean, herri mugimenduak jasotzen duen errepresioaren aurkako manifestarien eta Espainiako poliziaren arteko istiluek bezeroen eta auzokideen egunerokotasunaren armonia aztoratu zuten.

Ahots ugarik gaitzetsi dute manifestarien jokaera. Ez dira horrela ibiltzeko garaiak. Bizikidetza baketsurako garaia da... [+]


Betiko istorioak haurrentzat

Ibaizabal etxeak Ipuin klasikoak bilduma argitaratzeari ekin berri dio (oraintsu Ereinek Miniklasikoak egin duen bezala) eta gure inguruko tradizioan ezagunak diren hainbat istorio haurrei eskaini. Sei dira orain arte plazaratu diren lanak (Bremengo musikariak, Ahatetxo itsusia, Landako sagua eta hiriko sagua, Hiru txerrikumeak, Aladin eta kriseilu miragarria, eta azkenik, hona ekarri dugun Txitxarra eta inurria). Ikus daitekeen bezala istorio ezagunak dira, herrikoiak eta gure inguruko egile... [+]


2017-03-26 | Joxi Ubeda
Aurrera, beldurrik gabe

Diskoz disko aurrera egiten ari da Irunberriko Altxatu taldea. Zuhaitzik garaienean habia egiteari beldurrik ez dion txoriaren Japoniako kondaira baliatu dute inspirazio gisa, eta, kondairako txoriaren modura, erronka berriei beldurrik izan gabe osatu dute disko berria.

Punk-rock kutsuko doinuak jotzen jarraitzen dute, baina beren ukituarekin, bizi, indar handiarekin, eta melodia politak ere egiten dituzte, Berriro kantan, esaterako. Afinazioarekin jolastuz soinu berriak bilatu dituzte, eta... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude