Elektronika eta trikia

  • Gose

    Autoekoizpena, 2012

Gogoan daukat Gose taldea sortu baino askoz lehenago, Los Albertos eta Los Pichones taldeetan aritutako Iñaki Bengoa arrasatearrak elektronikarekin lehen esperimentazio saioak egin zituela El Desvän del Macho taldeko Jose G. Izcuerekin batera, El Leprosario deituriko proiektuan. Ordurako bere ametsetako bat zen elektronika eta trikia batuko zituen taldea sortzea. Horren ordez, baina, euskal kutsurik gabe, Euskal Herrian elektronika eta punka batuko zituen lehen taldea, Bad F-Line, sortu zuen. Punkiendako elektronikoegiak eta techno zaleentzat punkiegiak, autoekoitzia. Madrilgo zein Euskal Herriko diskoetxeekin hainbat lan kaleratu zituzten. Ordurako Bengoak begiz jota zuen trikiarekin eskarmentu handia zuen Ines Osinaga arrasatearra. Osinagak erakutsia zuen, plaza eta erromerietako emanaldiak ondo egiteaz gain, rock abeslari eta frontwoman gisa ere agertokia betetzen zekiela. Hala erakutsi zuen, besteak beste, Isarevolution punk-power-rock taldean.

Halako batean Bengoak Osinaga konbentzitu eta Kañeria, Des-Kontrol eta Gatillazo punk taldeetan aritutako Jon Zubiaga ‘Osoron’ fitxatu zuten hirukoa osatzeko. Aspaldi irudikatutako proiektua gauzatzeko gose ziren. 2005ean lehen diskoa argitaratu zuten eta proposamen zein eszenaratze landua, berritzailea, iruditu zitzaidan, baina ez ninduen ase. Gerora, Intxorta 1937 Kultur Taldea eta hirukotea harremanetan jarri eta gerora, Amets Gorria eder bezain hunkigarria idatzi zuten, bigarren diskoan jaso zutena. Izan ere, 2007ko disko zuriak gehiago erakarri ninduen. Hala ere, erabat harrapatu ninduten Surik bai?, Portaloian eta antzeko perlak jaso zituen hirugarren lanarekin, gorriarekin. Horren ostean, Euskal Herriko mota askotako artistek arrasatearren kantuak bertsionatu eta bilduma argitara eman zuten.

Orain, berriz, bosgarren diskoa, laranja kolorekoa, aurkezten ari dira. Lehenengo aldiz taldeak gotorleku eta laborategi duen Shot! estudioetatik irten eta Madrilgo Spam estudiora jo du 80etako soinu diskotekeroagoa lortzeko asmoz. Bada halako kantu retrorik (XXX eta Bang dantzagarria kasu), baina bestelakorik ere bai: Ezetz abestiak elektronika eta trikia ezin hobeto ezkontzen ditu; Bad F-Lineren Desolé bertsioan esperimentatu egin dute; Zaborra ia musika industrialera eraman dute; eta DZ with Patrol Destroyersek Naizena izateko abestiaren remix borobila egin du. Bestalde, bada Maurizia berpiztuko lukeen kantu siziliano-balkaniko ederra (Kamarada); drum&bass eta raggamuffira hurbiltzen den Spam; eta makinak gitarren agindutara jarritako ospakizun-iraultzaileko Hil da Europa hit-a ere bai.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


2024-02-11 | Iker Barandiaran
Hainbat azal

Betazalak
Xabi San Sebastian
Belarri, 2023

-----------------------------------------------------

Beti pentsatu izan dut Donostiako musikari eta sortzaile honek ez duela inoiz erdietsi merezi duen lekua edo arreta. Baina, hala ez bada ere, bere kantuak geldituko zaizkigu,... [+]


2024-01-21 | Iker Barandiaran
Kalekumeak!

La Urbe
Chulería, JODER!
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------------------

Bizkaiko Ezkerraldean nerabezaro berantiarrean sortutako Desorden taldeak nire arreta piztu zuen haien gaztetasunean punk-rocka sinesgarri eta fresko... [+]


Eguneraketa berriak daude