Etsai desdetxa

Baratxuria, Allium sativum, primerakoa duzu zorriak uxatzeko, besteak beste.
Baratxuria, Allium sativum, primerakoa duzu zorriak uxatzeko, besteak beste.Lowjumpingfrog / CC By

Gure barrunbehetan zizareek kalte egiten duten eran, lurrean mesede besterik ez dute egiten. Han ere, kalte egiten duen aurkari jende faltarik ez da, ordea! Onddoak direla, birusak direla, nematodoak direla, karraskariak direla, intsektuak direla... Hau da hau kontrario desdetxa, etsai armada! Zizare kaltegarri haien aurka bezala, gudaroste horri aurre egiteko landare aukera polita dugu eskuera. Maiz aipatu baditugu ere ez genituzke sekula ahaztu behar, eta botika kimikoak baino lehenago ekarri gogora eta erabili. Pozoiak gero ere hor izango dira...

Hesteetako bizioak kanporatzen dituen baratxuriak (Allium sativum) bateren edo besteren batengana hurbiltzeko aukerak zapuzteko usainean duen indarra ezagutzen dugu. Duzun gosearen arabera usain gozoena kirats atsituena daiteke. Izugarri-izugarri ona da bai baratxuria. Baratxuriaren aldamenean bizitzeko mentura egokitu zaion landareak ez du zori makala, kukuak jo dio. Onddoek sortutako gaitzak ez ditu sendatzen, baina sartzea hein batean eragotzi bai. Zorri, akaro eta beste ia edozein arerio izutu eta uxatuko du. Ondoan baratxuririk ez duen landareari bere ura eman behar... Hamar gramo baratxuri xehatu eta litro bat uretan egun betez eduki; hogei bat minutuko irakinaldia eman eta hoztu. Landareak eta inguruko lurra busti, goizean goiz edo ilunabarrean, argiak eta tenperatura altuek moteldu eta andeatzen baitute. Antzeko lana egiten du tipulak, Allium cepa. Tipula bat txikitu eta litro bete uretan bost bat minutuz egosi. Hoztutakoan landarea blaitu.

Landareon ur horiek beste botika naturalekin nahasita erabili daitezke, azeri-buztana (Equisetum arvense), osina (Urtica dioica) edo tabakoarekin (Nicotiana tabacum) egindakoekin, adibidez.

Ur horietakoa da bortusaiarena, Ruta graveolens, erruda usainduna ere deitzen denarena. Etxe ondoan lan polita egiten du, bere usainaz euli eta eltxo jendea uxatuz. Kuxidaderako joera nabarmena du bortusaiak: zorriak garbitzen iaioa da. Lagun baten aitak, Erramunek, oiloak zorriz josita zituela eta ea erruda non topa galdezka etorri zait; bere ama zenak hala egiten omen zuen eta. Landareen zorriak ere garbitzen ditu. Baita, kaskamotz edo kalpar, ilaje guztietako lagunenak ere; geureak, alegia. 200 gramo bortusai litro ureko, baratxuria bezala prantatu. Gero ilea, luma, hostoa, duzuna duzula, ongi busti.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-04-14 | Jakoba Errekondo
Odolezko laranjak

Istorio ugarik lanbrotzen du bere jaiotza. Bere koloreak erakartzen du gehien. Azalarenak zenbaitetan, baina batez ere mamiarena da deigarria. Odolezko laranja da (Citrus x sinensis). Denetatik entzun izan da bere sorkuraz: laranjaren (Citrus x sinensis) eta mingranaren (Punica... [+]


Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


Eguneraketa berriak daude