Ispiluan den beste ni-a

  • Bertol Arrieta ::Alter Ero

    Susa, 2012

Izugarri gustura irakurri dut Bertol Arrietaren Alter Ero narrazio liburua. Arin irakurtzen diren zortzi ipuin laburretan pertsonaia maskulino bana topatzen dugu betiko errealitatean txertatuta. Hala eta guztiz ere, bada errutina horretan pertsonaiek erakusten duten egiteko modu berezi bat, errealitate arruntenetan aurkitzen dena baina besteengan ikusten ez dugun arte, harrapatzeko zail xamar suerta datekeena. Ispiluaren metodoa inkontzienteaz kontziente izateko metodo ezin hobea iruditzen zait.

Hari narratibo landugabeegiak eta idazkera sinpleegia izan arren, ene ustez, guztiongan bizi den Alter Ero inkontziente hura biziki ondo islatzen jakitetik abiatzen da Arrietaren gaitasuna. Horrek pentsatzera eraman nau Arrieta bera ez ote den sekula psikoanalisian aritu. Ez erotasunagatik, terapia psikoanalitikoaren defendatzaile sutsua nauzue, baizik eta errealitatea perzibitzeko modu eta perspektiba berezi batetik idazten jakin duelako.

Narrazio gehienetan ageri diren pertsonaiak neurotiko obsesibotzat har daitezke: Ipuin perfektua idatzi nahi duen narrazio horretako pertsonaia, Un tal Ekain izena duen ipuin bereko pertsonaia, bere burua Cortazarren oinordekotzat daukana, edota Laurak eta hodei ipuineko pertsonaia, erlojuetan orratz handiak etengabe irentsi baitu txikia!

Arrietak, baina, ez ditu horrela tratatzen. Egiten dutena deskribatzera mugatzen da, oso arruntak diren egoeratan txertatuz, halakoxea baita egunerokotasuna, eta bizitza, azken finean. Baina hain da arrunta, askotan begirada lanbrotu egiten zaigula, eta gure beldurrez, obsesio eta frustrazioez ohitura egiten dugu, stand-by egoeran (ipuin baten izenburuaren antzera) geratzeraino. Denbora beti bera, bizitzaz aldatu nahia eta ezin (ausartu ez?), iraganeko frustrazioen arantzak erauzi nahia (zenbat dira ikasketa unibertsitarioak, gurasoen influentziak bultzaturik egin dituztenak?), egonkortasunari Bye esateari panikoa, zenbait profesiotan dauden obsesio perfekzionisten azaleratzea (idazlearen inspirazioa versus teknika); nor ez da luzez ezerezari begira geratu, inspirazioa noiz iritsiko den zain? Edo, idazteari ekin aurretik milaka liburu irentsi behar dugunaren obsesioa nork ez du inoiz ukan? Ipuin perfektuko pertsonaiak panikoa dio idazlearen profesioari.

Bertol Arrietak narrazio liburu interesagarria eskaintzen jakin digu. Gure izakeraz (izanaz?) hausnartzeko eskuliburu gisa eta, espresioa onartzen badidazue, etxetik ibiltzeko dosi psikoanalitiko ttipi moduan hauteman dut nik. Guztiz gomendagarria.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude