Leire Ituarte, Begirada Gurutzatuak programarako dantzari hautatua.


2013ko urtarrilaren 20an

"Antzokietako programatzaileen irizpideak zaharkituta daude"

Nola sartu zinen dantza garaikidearen munduan? Nolakoa izan zen lehen kontaktua?

Haurra nintzela dantza klasikoa ikasten hasi nintzen. Zenbait urteren buruan aspertu egin nintzen eta dantza garaikideari heltzea erabaki nuen. Bilboko La Fundicion aretoan izan nuen lehen kontaktua, Luque Taguaren eskutik, hain zuzen.

Zer iruditu zaizu Miarritzeko Baletak egindako gonbidapena?

Berri ona izan da, eta arte eszenikoetan momentua oso latza dela kontutan hartuta, are hobea. Miarritzeko proiektua oso interesgarria iruditzen zait, aukera ezin hobea nire lana Ipar Euskal Herrian aurkezteko, eta hortik, merkatu frantsesa ezagutzen hasteko. Emanaldiak lortzea nahiko zaila egiten da.

2006tik dantzan, zer nolako garapena izan duzu sortzaile bezala? Bat etorri da dantza garaikidearen garapenarekin?

Nire garapena geldoa izan da, ez naizelako dantzara soilik dedikatu. Baina jarraitutako ibilbidea nahiko koherentea da, eta batez ere zintzoa. Dantzatik bizitzeko premiarik izan ez dudalako, ez naiz sekula behartuta murgildu sormen prozesu batean. Zerbait adierazteko premia izan dudanean egin dut.

Sortzaile zaren neurrian, nola bizi duzu lan-estatutu finkorik ez izatea? Nola eragiten dio honek zuen lanari?

Testuinguru horretara moldatzea besterik ez daukagu. Horrek erabat baldintzatzen du norberaren eta taldekideen egonkortasuna, baita lan egiteko modua eta baliabideak ere. Ezkutuko ekonomia sustatzen du.

Dantza konpainia handirik ez dago Euskal Herrian. Proiektu puntualen inguruan biltzen zarete dantzariok. Hori ona da?

Ez dakit. Dagoena dago. Egoera hori sektorearen errealitate eskasa islatzen duen sintoma besterik ez da. Konpainia handiak sustatzeko eta mantentzeko baliabideak falta dira.

Ez zara dantzatik bizi. Irakasle zara EHUn.

Zorionez, dantzatik bizitzea ez da inoiz nire helburua izan. Jarrera horrek askatasun handia eman dit sormen prozesu batean murgiltzeko erabakia hartzerako orduan.

Nola ikusten duzu Euskal Herrian dantza garaikidearen egoera?

Hego Euskal Herrian beti izan da latza egoera, eta orain, krisi orokor honetan, are gehiago. Nire lanak gehiago zabaldu dira Espainiako Estatuan Euskal Herrian baino. Orain arteko nire ibilbidean eskaini ditudan emanaldi gehienak Euskal Herritik kanpo izan dira. Salbuespenik ere bada, BAD jaialdia esaterako, baina salbuespenak salbuespen, bertako antzokietako programatzaileen irizpideak zaharkituta gelditu dira.

Programatzaileak eta publikoa sentsibilizatzeko lan handiagoa egin beharko litzateke eta instituzioek bestelako planteamenduak landu beharko lituzkete, kudeaketarako baliabideak erabat aldatu.


ASTEKARIA
2013ko urtarrilaren 20a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


2022-12-07 | ARGIA
Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza... [+]


Eguneraketa berriak daude