Kultura luxu bihurtu da egunkarietan

Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.

Erabakiak Lars Lönnroth literatur kritikari eta orain langabetuaren haserrea eragin du, “Kultura luxu bihurtu da” salatu du, bere ustez esparru intelektualean urte osoko merkealdiak zabaldu baitituzte egunkarietako zuzendariek (frantsesez eta gaztelaniaz irakur daiteke artikulua Presseurop.eu webgunean).

Kontuak gutxi du berritik: “2000. urtearen inguruan hasi zen orrialde kulturalen benetako gainbehera eta nagusitzen joan zen gero, gutxi gorabehera modus operandi berdina erabiliz, egunkari handi guztietan, irakurleak papereko egunkarien harpidetzak eteten hasi zirenean, Interneten doan irakurtzeko”.    Suedian bezain hotz daude kontuak tropikal izateari aspaldi utzi zion Euskal Herrian; hartu egunkaria, edozein, eta esan non dagoen kultura saila, hasieran, erdian, amaieran; zenbat orrialde dituen; eta nolako edukiak. Zenbat analisi, eztabaida, kritika, hitz batean, sakontasun. Zenbat propaganda, arteen aitziko kontu, hutsalkeria.

Fribolitatearen aldeko hautu horrek arriskuak ere badituela ohartarazi du Lönnrothek artikuluaren bukaeran: “Burgesia eskolatua publiko fidela izan da orain arte eta harpidetzak eteten hasi da. (…) Unibertsitate giroko irakurle zorrotzek ere, aldizkari intelektualagoetara joko dute”.

Ez dakit hala izango ote den. Dakidana da, geroz eta gutxiago interesatzen zaizkidala egunkarietako kultura orrialdeak eta aldiz, geroz eta gehiago jotzen dudala kritika, iritzia eta analisia eskaintzen didaten argitalpen eta webguneetara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suedia
Elon Musken Tesla matrikularik gabe utzi duen greba legezkotzat jo du Suediako Justiziak

Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresaren aurkako “elkartasun greba” abiarazi zuten iragan urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko. Elon Musk enpresari milloiduna presionatzeari esker,... [+]


2023-12-12 | Leire Artola Arin
Elon Musken Tesla blokeatzen ari dira Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak

Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]


Eskolak digitalizatzeko plana eten eta testu-liburuak berreskuratuko ditu Suediak

Ordenagailuek eta pantailek ikasgeletan betetzen duten funtzioaz eztabaidatzen aritu dira Suedian azken hilabeteotan, aditu ugariri txostena ere eskatu die Hezkuntza ministroak, eta erabaki du eskolak digitalizatzeko estrategia etetea. 150 milioi euro bideratuko dituzte... [+]


2023-03-23 | Gedar
Finlandia, NATOn sartzetik gertu

Badirudi Turkiak behin betiko baimenduko duela Finlandia NATOren parte izatea, "PKK-ren eta bere adarren aurkako borrokari" lotuta, Turkiak jarritako baldintzak bete dituela iritzita. Suediari, ordea, oraindik ez dio atea erabat ireki: 120 "terrorista"... [+]


2022-09-28 | ARGIA
Nord Stream gas-hodiak: sabotajea da hipotesia nagusia eta Alemaniak uste du betiko hondatu direla

Asteartean jakinarazi zen Nord Stream gasoduktuan gas isuria antzeman zela. Sabotajea da hipotesi nagusia, ekintzaren egiletza argi ez badago ere; Errusia jo dute erruduntzat Polonia eta Ukrainak, eta AEBek buruturiko sabotajea izan daitekeela iradoki du hainbatek, Radek... [+]


Eguneraketa berriak daude