Irakurleen zizare jendea


Jakoba Errekondo
2013ko urtarrilak 20
Artemisia abrotanum. Hau da bizio-belar jatorra, askorentzat.
Artemisia abrotanum. Hau da bizio-belar jatorra, askorentzat.

Landare kontuen txoko honetako nire kontularitza baldarrean zortziehungarrena idazten ari naiz. Eta hemezortzi urte eskaseko asteroko jardun hau zuri zor dizut. Zuriak ez diren eskerrak zuri. Irratiko 28 urteotako milaka saioetan entzulearekin piztu den harreman zuzena sotilagoa da hemen, meheagoa. Ba al da, non da irakurlea? Mizpiraren inguruko azkenekoei ekarpenak egin dizkieten irakurleak zu zuek denen eredu: Ibon, JR eta Martin, hau bizipoza eman didazuena. Lilura hutsa ez zara behintzat eta...

Irudipenen eta ametsen jokoetatik... Zer irudipen eta zer amets, egiazko maisu zarete. Balizko irakurlearekin harremana sotilagoa, baina irakurlearekin zorrotza. Mizpira, Mespilus germanica, lekuko. Santi Onaindia karmeldar ohorezko euskaltzainak bere Euskaldunak eta osasuna liburuan mizpira “bizioai alde-eragiteko be” ona dela dioela jaso nuen. Eta nire motzean, apaiz batek zionez, bizioa sexuarekin lotu nuen. Hor etorri zaizkit, ordea, irakurleak bizioa (“bixixoak”) hesteetako zizarea ere badela esanez. Eta arrazoi izango dutela iruditzen zait. Mizpira kozkorra, beraz, hesteetako zizareak botatzeko ona da.

Eta irakurle iragarle igarleek abiatutakotik, libratzerakoan zizare horiek ere libratzeko egokiak diren landareak bilatzeari ekin diot. Bizio-belarra, zizare-belarra... azaltzen dira bai batean eta bestean. Gehienentzat Artemisia abrotanum da bizio-belar jatorra (zizare-belarra eta artamixa ere deitzen zaio). Zizareak kaleratzeko bezala, haizeak botatzeko eta beherakoa mozteko ona omen. Bada zizare garbitze lan horri nola edo hala lotu zaion beste landare ugari ere: mota-belarra (Tanacetum vulgare), otsababa emea, mingaizto-belarra eta lupu-belarra deitutakoa (Helleborus viridis), erruda (Ruta sp.), ezker-aihena (Humulus lupulus), iratze arra (Dryopteris filix-mas), intxaur beltza (Juglans nigra)...

Intsektuak uxatzen dituzten landare horiek mikatzak dira, gustu txarreko izerdia edo kirats jasanezina dute. Badira pozoi puxka bat duten zizareen aurkako beste batzuk ere: sabia (Chenopodium sp.), tabakoa (Nicotiana tabacum)... Azken hori ahoan txikitu eta irentsi.

Baratxuria (Allium sativum) ere oso ona omen da. Baratxuri begi bat txikitu eta koilarakada pare bat urekin nahastuta hartu, egunero. Zizare jendea uxatuko duzu, baita bestelakoa ere.

Kanal honetan artxibatua: Landareak

Landareak kanaletik interesatuko zaizu...
2016-12-11 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo sastrakatsu batetik ezin aurrera egin eta aurrerabidea moldatu nahian goraxeagotik abiatu eta koxkaren bizkarrean hara, danba, topo berarekin. Basoaren zilborrean hantxe, mizpirondo ikaragarri bat zabal-zabal hedatua.


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Mizpirak udazkena itulan

Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du barrurako bidea. Barrura zer ekarriak mugitzen gaitu, aro baita.


2016-12-04 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Baratzea txomin-belarrak irentsia daukat, hamaika aldiz jarri naiz balde batera landare honek sortzen dituen bulboak botatzen baina alferrik. Landare altuei arazo handirik ez die sortzen baina barazki baxuenei ez die hazten uzten. Zer egin nezake?

Asier Alcedo (Ortuella)
 


2016-11-27 | Jakoba Errekondo
Lardaskan, beroarena kentzen

Udazkenak badu gatz bizigarri berezi bat. Nire sasoi honetako saltsa ederki nahasten duen broia-makila izan ohi dira urri-azaroak. Eguraldiak ikaragarri harrotzen du egoera hau. Bazen garaia eta etorri da freskura; hezetasunak bere onera dakar gure paisaia, eta hotz apurrak udako harropuzkeriei beroarena kentzen die. Haizeen borrokek bakoitzaren txokoa non dagoen gogorarazten dute, “pasa txokora” esanez bezala... Horrela, gainezka jartzen dira zoko, bazter eta ipular, hosto, zurikin, azal, adar eta abarreko gorpu, gorpuzkin, hilotz eta hiliki metak balira bezala.


2016-11-21 | Arabako Alea
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo mahats-bilketak Arabako Errioxan

Errioxa Kontseilu Arautzaileak egin du dagoeneko aurtengo mahasti-bilketaren gaineko lehen balorazioa. Emaitza "oso onak" jaso direla nabarmendu du. Kalitatea eta kopuruari dagokionez, "aparta" izan dela gaineratu du.


2016-11-20 | Jakoba Errekondo
Sagarraren emana jaso

Nork ez du sagarrondo bat etxe inguruan? Euskal Herri hezean bizi zaretenok, behintzat, harantzaxeago edo honantzaxeago, urrutira gabe izango duzue, sagardi bat ez bada, fruitu arbola etxekotu horren aleren bat. Etxekotua, ez alferrik deitzen zaio Malus x domestica. Eta nonbait etxekotua izan bada, hori geure etxea da, geure kulturaren lurra.


Errezil Sagarraren Eguna Gabirian
MULTIMEDIA - erreportajea

9 baserritarrek hartu zuten parte Gabiriako Errezil Sagarraren Egunean egindako sagar lehiaketan.

Arg: Goierriko Hitza


Basalandareak
Zapaltzen duguna ere jangarria da

Euskal Herrian 100 klase landare jangarri baino gehiago ditugu, eskura, eta dohainik. Clara Gutierrez eta Leire Albisu adituen eskutik bildu ditugu eta platererako prestatu. Malba, borraja, osinak eta plantaina dira erreportaje honetako protagonista nagusiak.


2016-11-13 | Jakoba Errekondo
Ezpeldoiren kasua

Amaia Ezpeldoi nola hilko dugun barrundatzen dugun artean, ea ezpelak (Buxus sempervirens) nola salbatu asmatzen dugun. Txinatik Alemaniara ekarri eta handik Europa osora hedatu dugun harrak (Cydalima perspectalis) mendietako eta etxeetako ezpel guztiak garbituko dituen itxura guztia du, izurrite petral alaena! Gauez baino ibiltzen ez den sits zurizta da, eta umetan har berde-beltz handi samarra, 3-4 zentimetrokoa, erraz ikusteko modukoa.


2016-11-06 | Jakoba Errekondo
Amaia Ezpeldoi hil dugu

“Intziri handi gaiñialat / herrekatik zen elkhitzen / ezpeldoietan dütügü / ützirik ürrüntzütützen”, idatzi zuen Junes Casenave-Harigilek Santa Grazi pastoralean. Pirinioetako ezpeldoiak bere onenean ezagutu ditu bizi duen ia mendean idazle zuberotarrak. Apaizten ari zela Palestinan ezagutu zituen bertako jendearen sarraskien tankerakoa bizi dute egun bere herriko ezpeldoi, ezpeldi, ezpeleta eta ezpelategiek. Etorkizuneko zuberotarrek ezagutuko ote dute egun arterako ezpeldoien tankerakorik? Nahikoa lan.


2016-11-06
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. 2015ean intxaurrak jarri nituen loreontzi batean, hondarrarekin, eta orain zuhaitz txikia dago, hosto eta guzti, polita. Noiz atera behar da loreontzitik lurrean jartzeko? Eta nola sartu behar da lurrean, hondar da guzti?

Ramon Etxeberria Ihartza (Hernani)

Kaixo Ramon. Intxaurrondoak (Juglans regia)

...

2016-10-30 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba! Baratzean ahabia eta masusta gorria sartzekotan nabil eta aldatzeko garairik egokiena zein den jakin nahi nuke. Negu aldean, entzun dut...

Igone Campos (Zumarraga)

Kaixo Igone. Pentsatzen dut masusta gorria mugurdiari (Rubus idaeus) deituko diozula. Masusta izenarekin ikaragarrizko zikulu-saltsa sortu

...

2016-10-30 | Jakoba Errekondo
Gasak behera, putzak gora

Lekale guztiak ez dira eltzean egosi eta gozatuko. Egoskari ezagunez gain, beste erabilera ugari duten lekaleak badira. Sukaldetik igarotzen diren beste batzuk eltzean egosi beharrik gabe ahoratzen ditugu: baba (Vicia faba), ilarra (Pisum sativum) eta leka (Phaseolus vulgaris); horiek, berdetan jaten direnez, barazkitzat jotzen dira. Beste batzuk oliotarako edo saltsetarako erabiliko dira: kakahuetea (Arachis hypogea), soja (Glycine max)... Badira hazitarako soilik erabiltzen diren lekaleak ere: hirustak (Trifolium spp), alpapa edo luzerna (Medicago sativa), pagotxa (Trifolium incarnatum), ailorbea (Trigonella foenum-graecum), zalkea (Vicia sativa)...
 


2016-10-23 | Jakoba Errekondo
Urtero eltzekarien urtea

Lekaleak edo lekaziak sukaldean sartu eta egoskari edo eltzekari bihurtzen ditugu; adibidez, babarruna (Phaseolus vulgaris). Lan ugari du babarrun ale batek sukalderainoko bidea osatzeko: aurreko urteko aleetatik gustuko duguna hautatu eta bereizi –guk “apartatu” esaten diogu–, toki egokian jaso, soroa landu eta pronto jarri, soroan erein, jorratu, arbatu, jorratu, lurreztatu, bildu, zabal-zabal jarri eta ondo lehortu, zakuan sartu eta astindu eder bat eman lekak askatzeko, irakurri edo aletu, ontzitik ontzira haizetan isuri lausoak eta xakarrak garbitzeko, eta beratzeko prest.


2016-10-16 | Jakoba Errekondo
Alez lekale, txitxiriodia

Neguaren amaiera urrunean izerdi berria bor-bor hasi zen hartatik joan berria den ilbehera arte, ugaldu nahi genituen landareen aldaxkak itsasteko, lekaleen hormonak erabili ditugu barra-barra. Lekale jende hori oso egokia da langintza horretarako: dilista (Lens culinaris), txitxirioa (Cicer arietinum), babarruna

...

Sagarrondoen salmenta kanpaina abiatu du Seaskak lizeo berrirako dirua biltzeko

Ikasle gehiago jaso ahal izateko kolegio berri bat eraiki nahi du Seaskak Bernat Etxepare Lizeoa dagoen lekuan. Horretarako “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpaina jarri du abian. Kanpainaren helburua ekipamendu eta materialak lortu ahal izatea da, sagarrondoak salduz. Seaskak 300.000 euro beharko direla aurreikusten du horretarako.


2016-10-09 | Jakoba Errekondo
Haginaga baten peskizan

Haginetik haginaga. Hagina, Taxus baccata, haziak erabili beharrik gabe ugal daiteke. Adar muturretako kimuak, aldaxka gisa, aldatu eta landare berriak sortzeko gai dira. Aldaxka landare “amaren” puska bat besterik ez denez, bertatik sortuko den landare berria haren berdin-berdina izango da: hostajearen

...

2016-10-09 | Garazi Zabaleta
Baserria XXI
Elkarrekin nekazaritza iraunkorra lantzen eta gizarte arazoei erantzuten

Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea eta elkartzea izan zen lehen lana.

Beste

...

2016-10-02 | Jakoba Errekondo
Itxaropena esklabotza da

Hagin bat sortzeko gai bazara, milaka urterako mundu bat egiteko ahalmena duzu. Milaka urte bizitzeko pazientzia hartzen du, bai, haginak (Taxus baccata). Milaka urte horietan mundu asko biziko dira haginaren inguruan: txori, intsektu, landare, goroldio, perretxiko... Etenik gabeko aldaketa bizia. Zure esku dago mundu

...
ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude