Ipurtargiaren itzal luzea

Joxemi Zumalabek 42 urte zituen hil zenean. Nik, 32. Hura hiltzen ari zelarik, eta hil osteko hilabeteetan, pentsamendu bat erabili nuen etengabe buruan: «Bizi beharreko guztiak pasatu ditut neuk; hemendik aurrerakoa, propina». Bizpahiru urte kostatu zitzaidan propina gisako bizimodu hura bizitza berri bilakarazten. Nola liteke duela hogei urte sentimendu hura hein hartaraino nitaz jabetzea? Eskuartean hartu dut 2003an Lorea Agirrek egindako liburu zoragarria, eta bertatik erroldatu ahal izan ditut Joxemirekin partekatutako 12 urte haietan burura eramandako makina bat gauza.

Hil-lanturuek jota zen Argia zulotik atera. Etorkizuna ei zen prentsa elebidunari borroka ideologikoa egin eta euskara hutsezko prentsari prestigioa eman, praxiaren bitartez batik bat. Itxita zegoen dirulaguntzen bidea zabaldu, eta astekariaren autofinantzaketarako Apika informatika enpresa eta Antza inprimategia sortu. Ilusioa eta konpromisoa kutsatzeko zuen gaitasuna bitarte, elkarrekiko amodioz eta lanerako kapazitateaz gainez egindako taldea osatu. Euskarazko egunkari baten premia eta ahala ikusarazi, eta gauzatze urratsak eman. Garai hartan euskararen inguruan ikusitako kontsentsurik handiena erdietsi. Egunkaria abiarazi.

Aipatu gauzetarik bakar bat ere ezinezkoa zatekeen Joxemi gabe.

Lorea Agirrek ezin hobeki adierazten du bere liburuan, eta hari lapurtuko dizkiot hitzok. «Bazen behin eguzki batek baino argi txikiagoa eginagatik, itzal luzeagoa ematen zuen ipurtargi bat. Joxemik bere aurreikuspen eta analisietan ez zuela huts egin argi ikusten da orain. Joxemik argia egiten jarraitzen du, eta bere itzala gero eta luzeago agertzen zaigu. [...] Eguzki batek baino argi txikiagoa eginagatik, itzal luzeagoa egiten zuen ipurtagiaren alegia egia bihurtu du Joxemik».

2013an, hogeigarren urteurreneko ekitaldiak prestatzen ari garen honetan, jendearen inplikatu gura eta maitasuna adierazteko desioa barra-barra eta nonahi ikusita, ipurtargiaren itzal hori, laburtu beharrean, luzatu egin dela inpresioa daukat.

Joxemi, kabroi halakoa. Stop. Ni bizi nauk. Stop. Hire proiektu guzti-guztiak bizirik zeudek. Stop. Segituko diagu kontaktuan.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude