argia.eus
INPRIMATU
Inaurkinak

Jakoba Errekondo 2013ko urtarrilaren 08a

Korta, borda eta ukuiluetan aziendaren azpiak egiteko inaurkina erabiltzen duenik bada oraindik. Ira irailean moztu, ihartu eta metatxorroetan, metetan edo ganbaran bildu eta jaso. Irak berak erakusten du, gorritzen hasten denean, sega noiz dantzatu. Garai bateko nonahiko lan hori, gaur egun bakan bilakatu da. Oso noizbehinka ikusi daitezke ira moztutako sailak. Eta irametak artelan dira, mendietako eskulturak.