Belgikako CMST ikerketa-zentroko ikerlariek lortu dute lentillek ordenagailuetako pantailak bailiran jokatzea. Beste hitz batzuetan: lentilla pixelatuak lortu dituzte, eta horietan irudiak jar ditzakete. Momentuz dolarraren ikurra kokatzea lortu dute, lentillak daramatzanari eragozpenik egin gabe. Antza, lentilla hain hurbil dago erretinatik, ezen lentilla daramanak ezin baitu ikusi bertako irudia; bai, ordea, beste edonork.
Teknologia horren lehen aplikazioa kosmetikaren alorrean dagoela ziurta badaiteke ere, medikuntzan ere erabilgarria izan daiteke, batik bat erretinara ailegatu behar duen argi-kantitatea erregulatzea garrantzizkoa denean. Dena den, ikerlarien arabera bost urte igaro beharko dira lehen aplikazio komertzialak gizarteratu arte.